Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Herritar ugari bilduko ditu bihar ospatuko den tortilla lehiaketak

Giro ederra sortuko da biharko tortilla txapelketaren inguruan.

Erdoitzako baselizan emandako mezarekin eta Mendigain dantza taldeak jarraian eskainitako saioarekin ekin diote gaur goizean Izurtzan jaietako bigarren asteburuari. Ospakizunak domekara arte jarraituko dute eta bihar arratsaldean egingo den tortilla txapelketa izango da ekitaldi erakargarrienetakoa.

Gaur arratsaldeko protagonista nagusiak umean izango dira, 16:00etatik aurrera beraientzat prestatutako jolasak eta ‘Berdinbidean Bizkaia 2017’ ekimenak kudeatutako  kontu kontalariak izango baitira.

XXVI. edizioa beteko duen Mendi bizikleta martxarekin hasiko dira biharko ekitaldiak goizeko 9:30ean. Arratsaldeko 18:00etan igel txapelketa hasiko da eta ordubete geroago tortilla txapelketa arrakastatsuari ekingo diote. Partaideek iluntzeko 20:30ean aurkeztu behar dituzte prestatutako tortillak  eta ordu bete geroago afari herrikoia egongo da. Luhartz taldeak girotuko duen erromeriarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Domekan ospatuko duten Santo Tomas eguneko ekitaldiak goizeko 10.00etan hasiko dira Jaizaleko txistularien kalejirarekin. Ordu bete geroago meza emango da Santo Tomas baselizan eta jarraian Mendigain dantza taldearen ekitaldia, Manu Goiogana eta Oihana Iguaran bertsolarien agerraldia eta Gorriti eta bere abereen saioa egongo dira bertan.

Jubilatuek egingo duten bazkariarekin eta arratsaldeko 17:00etan Argintxu elkartean jokatuko den mus txapelketarekin amaituko dira aurtengo ospakizunak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados