Herriko taberna erreformatu eta plazako zubia eta jolasgunea berrituko dira Mañarian 2020an

MañariaUdaletxea
Mañariko udaletxe azpian dagoen Herriko tabernaren erreforma integrala egingo du Udalak.

175.000 euro inguru bideratuko ditu Mañariko Udalak 2020an herrigunean gauzatuko dituen hiru egitasmo nagusietarako. Hala erabaki zuen udalbatzak aho batez, baita datorren urteko aurrekontua 975.093 eurokoa izatea.

Inbertsioetan egingo den diru gastu nagusia “Herriko tabernaren erreformara egiteko izango da, lanetarako 85.000 euro bideratuko baititugu”, Ainara Otxotorena alkatearen esanetan. Udaletxe azpian dagoen taberna azaroaren erdialdera utzi zuten azken hamarkadan kudeatu dutenek eta berriro eleitzeko beharrezkoak ziren konponketak egin beharrean, komunetan eta sukaldean tarteko, erreforma integrala egitea erabaki dute.

2020an gauzatuko den bigarren inbertsio aipagarriena plazako egurrezko zubian eta jolasgunean izango du eragina, bien artean 60.000 euroko inbertsioa suposatuko dutela. “Gaur egun dagoen zubia aldatu egingo da eta, gainera, arrapala jarri beharko dugu”, Otxotorenaren esanetan. Ekimen horretarako “30.000 euro bideratuko dira” eta jolasgunea berriztatzeak beste horrenbesteko inbertsioa eskatuko du.

Kirolguneko teilatua

30.000 euro inguru bideratuko dira ere 2020an aurreikusitako hirugarren egitasmo nagusirako, kasu honetan, frontoiko kirolgune gaineko teilatua konpontzeko. Ekimen horren bidez sabaiko zati baten material isolatzailea jarriko da.

Bestalde, aurrekontu parte-hartzaileetako 30.000 euroko diru atala “55 urtetik gorakoe erabaikiko dute zertara bideratuko den”. Adineko erritarrek adieraziko dute “urtarriletik apirilera bitartean egingo diren bileretan zeintzuk diren herrian dauden lehentasunak. Jarritako ditu atalarekin bideragarriak diren egitasmoak gauzatzeko asmoa dugu”.

Onatutako aurrekontuetan beste bi diru atal jarri dituzte. Bata, 1.000 eurokoa auzo-taxi zerbitzua jartzeko eta bestea, 2.000 eurokoa, alokairuan dauden pertsonei laguntzeko bideratuko da. “Mañarian ez dugu taxirik baina Izurtzan ere asmo berdinarekin dabiltzala dakigu eta ekimen hori elkarrekin aztertu nahi dugu”, alkatearen esanetan.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar