Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko Plaza berria espazio zabal eta modernoa izango da

Herriko Plaza berria espazio zabal eta modernoa izango da

Amorebieta-Etxanoko Herriko plaza urbanizatzeko lanak gaur hasiko dituzte. Horiekin erabilera anitzeko plaza bihurtu nahi dute, ???era askotako herri-ekitaldiak bertan garatzeko???. Horrela, plaza handitu egingo da, errepide aldera. Beste lan batzuen artean, iturria aldatuko dute eta argiztapen berria ere jarriko da arkupean zein plazan bertan. Lehen bi hilabete eta erdian, gutxi gorabehera, plaza aurreko espaloia eta aparkalekua ezingo dira erabili.
 
Herriko plaza berriztatzeko lanak gaur hasiko dira Amorebieta-Etxanon. ???Udalerrian antolatzen diren era askotako herri-ekitaldiak bertan garatzeko espazio zabal eta modernoa??? egingo da bertan, David Latxaga alkateak atzo azaldu zuenez. Plaza berriak oinezkoei lehentasuna emango die, horrela San Migel kaleko espaloia eta aparkalekuari dagokion zatia ere plazaren egitura izatera pasatuko dira.
Hain zuzen, zati hori gaurtik hasi eta datozen bi hilabete eta erdian itxita egongo da, bai oinezkoentzat eta baita autoen aparkalekua ere, ???jendea bidearen beste aldeko espaloira pasatu beharko da zati horretan???, ohartarazi zuen Latxagak.

Udaletxe aurreko plaza eraberritzeko lanetarako 800.000 euro inguruko inbertsioa egingo du Udalak eta udan amaitzera espero dute.  Plazak 3.000 metro karratu izango ditu, lehen baino 400 metro karratu gehiago, espaloi zatia eta aparkalekua barneratuko dituelako.

Plaza berria egiteko erresistentzia handiko materialak erabiliko dira, zoladurari dagokionez ???basalto beltza jarriko da eraikinen ondoko guneetan eta erdiko aldean berriz, sienita???, argitu zuen Aitor Abendibar, udal-teknikariak.

Iturri berria eta argiztapen berezia

Egingo diren lanen artean, lehen dagoen iturriaren lekualdaketa eta plazaren mendebaldean jarriko den iturri berria aipatu zituzten. ???Iturri zaharra beste leku batean jarriko dugu, baina oraindik ezin da esan???, argitu zuen alkateak.  Berriak argia, ura eta mugimendua ekarriko ditu espazio berritura.

Argiztapenari dagokionez, plazaren espazio bakoitzerako egokituko da argia. Arkupeari zein eraikinei argiztapen berezia emango zaie, ???argiak erabat integraturik egongo dira eta argiaren norabidearekin jokatuko da???, gaineratu zuen udal-teknikariak.
Gainera, harrizko bankuan, iturriarekin bat egingo duten eserlekuak eta gerizpea emateko ???hiru zuhaitz berezi??? ere izango ditu Herriko Plaza berriak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados