Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko 20 andrei buruzko bideoa eta arineketan egiteko ekimena prestatu dituzte

Herriko 20 andrei buruzko bideoa eta arineketan egiteko ekimena prestatu dituzte

Ezohiko ekitaldiekin ospatuko dute Iurretan aurten Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Udalak eta Anderebide elkarteak prestatutako egitarauan herriko 20 emakume protagonista dituen bideoaren estreinaldia eta kirola eta arineketan egiteko ‘Gu be bai runners’ ekimena tartekatzen dira.

Ekitaldiak bihar, martxoak 6, hasiko dira arratsaldeko zazpietan Ibarretxe Kultur Etxean. Martxoaren 8ari buruzko adierazpen instituzionala irakurri ondoren, ‘Hogei emakume historia bat’ dokumentalaren estreinaldia gauzatuko da.

Ikus-entzunezko horretan Iurretako 20 emakumek herriko historian izandako papera jartzen du agerian. Dokumentalean 20 andre azaltzen diren 20 andrek, besteak beste, politikariak, kirolariak, etxeko-andreak, baserritarrak eta musikariak dira.
44 minutuko pelikula horretan “historia desberdinak bizi izan dituzten emakumeak euren ibilbidea eta bizipenak azaltzen dituzte”, Gizarte-ongizatea saileko Amaia Legorburuk azaldu zuenez.

Larunbatean, 2009tik herriko emakumeak urtero egiten duten afaria egingo dute aurten ere. Goiurian izango da afaria eta bertara joateko doako autobusak izango dira. Afalostea Dj batek girotuko du.

‘Gu be bai runners’

Igande eguerdian burutuko den ‘Gu be bai runners’ ekimen berritzailearen lehen saioarekin osotuko dira Martxoaren 8ko ospakizunak. Iraia Garcia atleta zornotzarrak bultzatutako ekimen horren lehen hitzordura familia osoarentzat prestatuta dago.

Berdintasuna aldarrikatzeaz gain kirola egitera, eta ondorioz bizi kalitatea hobetzeko xede duen ekimen horretara gerturatzen diren guztiak, F.J. Askondo kaletik abiatu eta herriko kaleak zeharkatuko dituen ibilbidea burutuko dute. Prestatutako zirkuituari lehen itzulia oinez eman ondoren, ondorengoak korrika edo bere erritmora emateko aukera izango da.

‘Gu be bai runners’ ekimenak jarraipena izango du astean birritan eta bertan parte hartzeko izen-ematea igandean bertan irekiko da. Emakumeak korrika egitera bultzatu nahi dituen ekimen horrek hiru maila izango baditu ere, denek dute oinarri berbera: 40 minutuko ariketa fisikoa eta 20 minutuko luzamenduak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados