Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Herria eginez, elkar babestu daigun!

Elorrioko ezker abertzaleak agerraldia egin zuen atzo joan zen asteburuan Elorrion izandako liskarrei buruz bere iritzia emateko. Hau da balorazioa:

Joan den asteburuan izandako gertaerak salatzeko eta asteburua lasaitasunez eta giro onean bizi nahi dugula adierazteko bildu gara hemen gaudenok.

Asteburuan, San Joseko eremuan hasi eta herri osora zabaldutako liskarrak osasun egoera zaintzeko aitzakiapean Ertzaintzak aurrez prestatutako interbentzioen ondorioa dira, eta ez da kasualitatea Elorrion bereziki oldartzea.

Sei gazte atxilotu zituzten, horietako 5 elorriokoak; desordena publikoa eragitea egotzita, epaiketaren zain daude. Argi dago; estrategia politiko baten baitan, gazteak eta Elorrioko udala fokoan jartzea da batzuek bilatzen dutena.

Gainera, komunikabideak honen guztiaren konplize izan dira, eta ez dute lotsarik izan kopuruak desitxuratzeko, irudiak nahasteko eta atxilotuei eta gazteei orokorrean beraiena ez den erantzukizuna leporatzeko. Eta oso modu interesatuan zabaldu dute herriaren irudi faltsu bat.

Pandemiaren ondoriozko etxealdia amaitu zenetik, gazteak behin eta berriz izan dira jo-puntu, eta arduragabekeria eta errespetu falta leporatzeaz gain, istiluen sorburu izatea ere egotzi diete. Baina herrian asteburu honetan egiaztatu ahal izan den bezala, gazteek arduraz jokatzen badakitela erakutsi
dute, beren aisialdia zentzuz eta errespetuz antolatuz.

Ez dugu ahaztu behar, denok, haur, gazte zein helduek, ingurua eta ondokoak errespetatuz eta elkar zainduz, gure aisialdiaz gozatzeko eskubidea dugula; izan plaza honetan eserita, kultur eskaintzaz gozatzen edo San Josen lagun artean. Erantzukizun osoa gazteengan jartzea ez da justua.

Beraz, Ertzaintza berriro oldartzen bazaigu, lehenetsi dezagun herritarron arteko elkartasuna, babes dezagun elkar eta babes dezagun gure herria, paira ditzakegun ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Jarrai dezagun guztiontzako bizigarria den herria eta aisialdi eremuak eraikitzen, eta elkar babestu daigun horren aurka ekiten dutenen aurrean!

Elorrioko ezker abertzalea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. gazteoklibre

    Elkar horretan nor sartzen da? “ni eta ni lakoak”? Ala ni modukoak ez direnak ere bai? Ertzainak ere bai, ezta? Zuen askoren ahotik entzunda, sinesgarritasunik batere ez esaldi horrek. Alde batekoek zein bestekoek gorrotoz beteta zaudete oraindik. Zorionez, gazte gehienok ez gara ezkontzen siglekin eta esan beharrekoa esango dugu esan behar dugula pentsatzen dugunean. Nor zaindu behar duzue? Zuek kontrolatzen dituzuenak? Zuen sokako siglen pean ari diren gazteak? Ala Elorrioko gazte guztiak? Gure guraso asko eta asko zuen esanetara egon ziren urteetan, isilik, baina hori bukatu da. Akabo morrontza! Gora elkarbizitza” Desberdinen arteko elkarbizitza. Gazteok ez dugu bizi nahi gu eta gu modukoekin, gazteok bizi nahi dugu mazedonian, saltsan, desberdinen arteko saltsan eta errespetuan. Zuek? Orduko denboretako moduak amets? Kalea zuen erara… a ze kaka! Hori sumisioa da. Eta gazteok ez dugu sumisioa maite. Ez zuekikoa ez inorekikoa.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados