Herri kiroletako jardunaldia ospatuko da bihar Berrizen

herri-kirol-mujer-erranIaz bezala, herri kiroletako jardunaldia ospatuko da bihar, apirilaren 27an, Berrizko Olakueta plazan. Bertan, urrezko aizkolarien banakako txapelketa, urrezko binakako harrijasotze txapelketa eta emakumeen trontza txapelketa txapelketak jokatuko dira.

Urrezko aizkolarien banakako txapelketa eguerdiko 12:45ean hasiko da sei parte hartzailerekin: Juanjo Lopez Azpilikueta, Joxean Etxeberria, Eneko Saralegi, Xabier Zaldua, Jesus Mª Mujika eta Julen Alberdi ‘Txikia IV’. 30 enbor zatitu beharko diztuzte eta lehenengo biak sailkatuko dira.

Urrezko harrijasotze binakako txapelketa Aritz Galarraga eta Iñigo Eizagirrek jokatuko dute. Txapelketako harriak 100 kilo eta 100 metro kubikoko bolak eta 125 kiloko laukizuzenak izango dira.

Bestalde, Berrizko Udalaren IV. Berdintasun Planarekin jarraituz, emakumeek ere parte hartuko dute ekitaldi honetako trontza txapelketan. Karmele Gisasola ‘Zelai III’ eta Uxue Ansorregi harrijasotzaileak, Itxaso Onsalo eta Nerea Astiazaranen aurka lehiatuko dira.

Eguraldi txarra egiten badu frontoian ospatuko da jardunaldia.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar