Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Herri Ikastetxeko olgeta gunea irekiko du asteburu eta jai egunetan Elorrioko Udalak

 

Herri Ikastetxeko olgetaguneak saskigaloi, minibasket eta futbito jokalekuak ditu.

Elorrioko Udalak eta Herri Ikastetxeko eta Institutuko zuzendariek eskolako olgeta gunea asteburu eta jai egunetan irekita mantentzea hitzartu dute. Akordio horren ondorioz, bertan dauden kirol instalazioek erabilgarri izango dituzte gaurtik aurrera herritarrek.

Erabaki horrekin, Udalak dituen baliabideen erabilera egokia bultzatu du, legeak horrelako guneen erabilera baimentzen duelako. Ideia hori gauzatzeko “nahikoa izan da eskura ditugun udal baliabideen aldeko apustua egitea”, Dani Palacios Kirol zinegotziaren esanetan.

Hezkuntza sailarekin lotutako hitzarmena “udara arte iraungo duen froga pilotua” izango da Palaciosen hitzetan eta, momentuz, abuztuaren 31ra iraungo du. “Dena ondo badoa, hitzarmena luzatzea eskatuko diogu”.

Lortutako akordioari esker Elorrioko kirolzale askok “aspalditik aldarrikatzen zutena lortu dugu”, Txus Arrieta Hezkuntza arloko zinegotziak azpimarratu duenez. Horregatik, eta ikastetxeetako zuzendaritzak eskainitako erraztasunengatik, “eskerrak eman nahi dizkiegu Udaletik”.

Orain arte, herritarrek ezinezkoa zuten ikastetxeko patioa eta bertan dauden saskibaloi, minibasket eta futbito  jokalekuak erabiltzea. Gaurtik aurrera, elorriarrek eskuragarri izango duten kirolgunea, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean egongo da irekita.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Saio

    Nuestra familia hoy irá a disfrutar de la cancha de basket. Eskerrik asko!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados