Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herri galdeketa, irisgarritasun plana martxan jarri aurretik

Irisgarritasun plana martxan jarri aurretik herritarren iritzia jasoko du Mañariko Udalak. Horretarako herri galdeketa egingo du datorren igandean, urtarrilaren 8an, eta bertan mañariarrek aukera izango dute lehentasunak zeintzuk diren argitzeko. 

Galdeketa Udaleko udalbatza aretoan izango da, igandean goizeko 11.00etatik 14.00etara, eta arratsaldez 16.00etatik 19.00etara. Astelehenean ere mañarriarrek aukera izango dute euren iritzia emateko, goizeko 8.00etatik 10.00etara bitartean. Hitzordua 16 urtetik gorako herritarrentzat zuzenduta dago.

Endika Jaio Mañariko alkateak azaldu duenez, galdeketa “loteslea” izango da plana eratzeko orduan. “Foru Aldunditik diru-laguntza bat daukagu plana egiteko eta horretarako epeak bete behar ditugu. Baina egin aurretik herritarren lehentasunak zeintzuk diren jakin nahi izan ditugu”, aurreratu du Jaiok.

Irisgarritasun plana erdigunean eta eraikin publikoetan ezarriko da, eta lau fasetan egitea da asmoa. Baina Udaletik esan dutenez, “faseak aldatu egin daitezke herritarrek bozkatzen dutenaren arabera”. Irisgarritasun planak Mañariara ekarriko dituen abantailak herritarren artean zabaltzea izan da Udalaren helburua.

 

Boto-paperak postontzian

Planaren gaineko azalpenak emateko, etxez-etxe ibili da Udala. “Asko izan dira portaletan egin diren batzarretara hurreratu diren auzokideak, eta batzar zabalak ere egin dira herrian”, azaldu dute udal ordezkariek.

Igandeko herri galdeketarako, herritarrek postontzian jaso dituzte boto-paperak eta planaren gaineko informazio idatzia.
“Ez gaude halako ekimenetara ohituta, baina herritarren ahotsa entzuteko eta haien beharrei kasu egiteko pausu garrantzitsua da Mañarian eman dutena, dudarik barik”.

 

DURANGON. Mañariko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados