Herri bazkariarekin hasiko dira eguerdian Mañariko jaiak

Galiziatik gerturatutako Ezetaerre hirukoteak kontzertua emango du gaur Mañariko jaietan eta gaueko agerraldia Tremenda Jauría eta Gora Etorrirekin osotuko da.

Eguerdiko 13:00etan isiotuko den txupinazoarekin, kanpai hotsarekin eta Pitxitxiren igoerarekin hasiko dira gaur zapatura arte iraungo duten Mañariko Andra Mari Jaiak. Musika agerraldiak, gastronomiarekin lotutako ekitaldiak zein jai giroan gozatzeko ekitaldiak nabarmenduko dira egitarauan aurten ere.

Ospakizunak ondo hasteko herri bazkaria egingo dute txupinazoa bota ondoren eta arratsaldean zehar igel eta mus txapelketak eta umeen tailerrak tartekatuko dira. Gaueko kontzertuetan Madrilgo Tremenda Jauría eta Galiziako Ezetaerre hirukotearen ostean Sorginola gaztetxearen inguruan sortutako Gora Etorri taldearen txanda izango da.

Kontzertuen ostean Durangora joan nahi duenak etengabeko eta doako autobus zerbitzua izango du, goizaldeko 4:00etatik 6:00etara bitartean.

Goizean goiz egingo den plaza inguruaren garbiketaren ostean, txistularien kalejira egongo da goizeko 10:00etan eta ordu bete geroago meza egongo da Kirikiño abesbatzaren partaidetzarekin. Ondoren dantzarien saioa hasiko da.

Ruper Ordorika

Pelota partiduekin osatuko da Andra Mari eguneko goiza. Lehenengo neurketan, Artaraz eta Bernaolak Bilbao eta Barturenekin lehiatuko dira Mañariko kadeteen III. txapelketaren finalen. Bigarren partiduan berriz, profesionalak arituko dira, Bakaikoa eta Erasunek aurrez aurre izango dituztela Arretxe II.a eta Salaberri.

Arratsaldean Ateneko Cinegético Mugarrak antolatutako karabina tiraketa egongo da; Show Ridersek BMX eta Trial ikuskizuna eskainiko du eta ondoren txistorra dastaketa egongo da. Egunari amaiera ematek Ruper Ordorika musikariaren kontzertua egongo da 22:00etatik aurrera.

11:00etan emango den mezarekin eta elizkizunaren ondoren dantzariek eskainiko duten saioarekin hasiko dira barikuko ekitaldiak. Eguerdian, umeentzako bizikleta gyinkana eta herriko pelotari txikien partiduak egongo dira. Arratsaldean, betiko jolasetan parte hartzeko aukera izango dute etxeko txikienen eta ondoren dantza alardea egongo da. The Potes eta The Van musika taldeek gauean eskainiko dituzten agerraldiekin osatuko da eguneko egitaraua.

Paellak eta mozorroak

Paellak eta mozorroak izango dira protagonistak zapatuan. Eguerdian prestatzen hasiko diren paellekin hasiko dira jaietako azken eguneko ekitaldiak. 14:30etatik aurrera sari banaketa eta herri bazkaria egingo dira.

Arratsaldeko ekitaldiak briska txapelketarekin abiatuko dira, Polekeleke elektrotxarangaren saioa egongo de eta herriko argazki erraldoia aterako dute. 22:00an aldera emango diote agurra Pitxitxiri, aurtengo jaiei amaiera emanez.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar