Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Helduen ariketa fisikoa sustatu nahi du Udalak Kirol Mahaiaren bidez

ElorrioNagusienKirolMahaia1Elorrioko Udalak jarduera fisikoa sustatu nahi du herritar adinduen artean eta ekimen hori bideratzeko Kirol Mahaia antolatu du gaurko. Egitasmo horren bidez etorkizunerako plangintza bat egin eta ekintza ezberdinak antolatu nahi dituzte herriko eragile zein norbanakoekin batera.

Kirol Mahaiaren bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kirol Etxean. Batzar horretan, 2017an emandako urratsei jarraipena eman eta datozen hilabeteetan egingo diren lan-saio eta bilerak eratuko dira.

Lehenik, Elorrion jarduera fisikoa egiteko dauden erraztasun zein zailtasunen inguruan galdetuko zaie bertaratzen direnei. Ondoren, beste herri batzuetan martxan jarri diren ekimen interesgarriak aurkeztuko dira, Elorrion ere horrelakoek ongi funtziona dezaketen ezagutu eta proposamen zehatzak egin asmoz.

Ekimen hau garatzeko gizartearen zahartzea izan dute kontuan. Izan ere, 2005 eta 2015 urteen artean 80 urtetik gorako biztanleria %52 hazi zen Euskal Erkidego Autonomoan. Elorrion, gaur egun, 65 urtetik gorako 108 pertsona daude Kiroldegian urteko abonua dutenak, eta horietako 33k Hirugarren Adineko Gimnasia jardueran ari dira.

Kirol Mahaiaren bidez,  “jarduera fisikoren bat egin nahi duten pertsona nagusiek beren ahalmenei egokitutako alternatiba ezberdinak” eskaintzea da, Dani Palacios, Udaleko Kirol arloko arduradunaren esanetan. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik jakitea “zer nahi duten” eta “herria nola ikusten duten”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. DiamondKesawn

    Pertsona nagusientzako Kirol Mahaia antolatu du Elorrioko Udalak Pertsona helduen artean ariketa fisikoa sustatu asmoz, Udalak eragile zein elorriar ezberdinekin bilera irekia egingo du hurrengo asteazkenean. 2017an lehen urrats batzuk eman ostean, elorriar nagusien artean jarduera fisikoa sustatzeko lanean sakondu nahi du Elorrioko Udalak.

    Deja una Respuesta
  2. Ibon

    Eta Elorriotik Berrizera bizi diren auzoetako helduak zelan joango dira? Oinez ariketa eginez klaro…

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados