Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

‘Hel horri!’ goiburuarekin ospatuko da Elorrion 2020ko Ibilaldia

ElorrioIbiladia2020HelHorri2020ko maiatzaren 31n Txintxirri Ikastolaren antolaketarekin Elorrion ospatuko den 41. Ibilaldiak ‘Hel horri!’ goiburua izango du, gaur bertan eman ezagutzera eman denez. Bizkaiko ikastolen jaia hirugarrenez egingo da Elorrion, lehena 1999an egin baitzen eta bigarrena 2006an.

Aukeratutako leloa eta logoa, udaberrian ikastolako haurrak eta gurasoak burututako lan saioaren kontzeptu eta ideia ezberdinetan oinarritzen da. “Lan saio horretan lortutako irudi eta esaldiak guraso eta irakasleek osatutako lantalde batean aztertu, aukeratu eta findu ostean, behin-betiko irudi eta hitzak lortu ditugu, ‘Hel Horri!’ leloa eta hiru elorri zuhaixka direlarik azken emaitza”, adierazi dute Eider Barrenak eta David Cobosek, Txintxirri ikastolako lehendakaria eta zuzendaria, hurrenez hurren.

Elorrio herriak elorriari izena zor omen diola eta, “leloa eta irudia lantzerakoan abiapuntu hori hartu dugu, izenak eta izanak duten lotura oinarri hartuta”, antolatzaileen esanetan.

Elorrioko ikastolak 50. urteurrena ospatu zuen iaz, 1968ko urtarrilaren 12an zabaldu baitzituen ateak. Orain ere ibilbide horretan izandako konpromisoari eusten dio, izan ere, “lanean jarraituko du ‘arduraz hezi, nortasunez hazi’ ohiko leloari jarraituta”, Barrenak eta Cobosek adierari dutenez.

Ibilaldiaren helburu nagusiak, besteak beste, euskararen sustapena bultzatzea; sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea eta antolatzen diren ekintza guztietan jasangarritasunaren ikuspuntua izatea dira. Gainera, Ibilaldia prozesu parte hartzailea izatea nahi du ikastolako eta herriko eragile guztien artean, eta behar desberdinetako pertsonentzako Ibilaldia diseinatuz, berdintasun-ezberdintasuna bultzatzeko asmoa agertzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados