Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hausnarketa kolektiboarekin hasi dira Elorrion indarkeria matxista ezabatzeko eguneko ekitaldiak

ElorrioAzaroak25KartelaAzaroaren 25an oroitzen den Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira hainbat ekitaldi prestatu dira Elorrion. Aurtengo egitaraua atzo egindako hausnarketa kolektiboarekin hasi zen eta eguenean ‘Umeen eta nerabeen kontrako indarkeria matxista’ri buruzko tailerra egongo da.

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren inguruko ekitaldiak atzo egin zutenAsanblada feministarekin hasi zituzten. Hausnarketa kolektibo bezala prestatutako bileran, ‘Zer egingo dogu Elorrion?’ eta ‘Elorrion indarkeria matxistari erantzuten’ izan ziren hizpide.

‘Umeen eta nerabeen aurkako indarkeria matxista’ tailerra prestatu dute eguenerako, goizeko 9:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko 17:30ean berriz, bisita gidatua egongo da ‘Ixiltasuna apurtuz’ erakusketara eta 18:30ean Save The Children, Berriztuz eta Eraikiz Kolektiboak bilduko dituen mahai ingurua egongo da. Iturri kultur etxean egingo diren ekitaldietarako beharrezkoa da berdintasuna@elorrio.eus helbide elektronikoan edo 946570809 telefonoan aldez aurretik izena ematea .

Indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak eskaintzen dituen ‘Kabi Bilusik’ dokumentala egongo da ikusgai arazoaren 15ean, 18:30ean Iturri kultur etxean.

Arazoaren 21ean berriz, Galder Perezek zuzendutako ‘Futbolariak eta printzesak’ antzezlana egongo da ikusgai Arriola Antzokian 10:30ean. LHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat ekoiztutako lan horrek genero-estereotipoak kuestionatzen dituzten pertsonaiak jartzen ditu agerian.

Elorri Lore elkarteak antolatutako ‘Una mujer fantástica’ pelikula didaktikoa egongo da ikusgai azaroaren 22an, 16:00etan, Iturri kultur etxean. Ondoren lanketa kolektiboa egongo da.

Azaroaren 25ean oroitzen den Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eguerdiko 13:00etan plazan egingo den ‘Indarkeria matxistari ez!!’ kontzentrazioarekin aldarrikatuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados