‘Haurren Eguna’ antolatu dute barikurako “Durangoko Udalak eta sudur gorriek”, sare sozialetan zabaldutako bideo baten Porrotx pailazoak adierazi duenez.
Iragarritako ospakizunarekin “Durangoko leiho, balkoi eta txoko guztiak kolorez beteko ditugu, mozorroz, katuz eta dantzaz”, adierazi du pailazoak. Ezusteko ospakizunaren xehetasunak bihar emango dituztela adierazi dute Durangoko Udaletik.
Hala ere, ekimenaren protagonista nagusiak etxeko gazteenak izango dira, beraiek direlako “etxeetako poza, alaitasuna, kolorea eta maitasuna”, Porrotxen esanetan.
Barikuko ekimenaren bidez umeen konfinamendua arindu nahi dute. Izan ere, egun batzuk dira jada “ezin dugula ikaskideekin alkartu, ezin dugula herriko plazan jolastu, ezin dugula aittitte eta amamari bisita egin eta musuak eta besarkadak eman… Etxeetan gaude, koronabirusa pasiatzen dabilelako kalean”, gogoratzen du Porrotxek.
Neskato-mutikoek gogoko duten pailazo ezagunak “irriari, euskarari eta maitasunari” eusteko gonbidapena ere egin die, “aupa Euskal Herria. Animo Durango. Maite zaituztegu” esanez agurtu aurretik.
ba niretzako oso ideia diskriminatoria da, ta dauden moduen ume asko hau ez da bat ere posiivo
balkoiak dutenak FESTUKI mozorrotutak besteaK kutre trapo a la ventana, VIVA LAS DIFERENCIAS. no se podia haber ideado algo que no genere en los pensamientos y yo porque no-
Venga ya que todos tenemos ventanas, el caso es criticar. Yo no tengo hijos así que igual también me discrimina no? ja, ja, ja…
Oso ideia polita. Eskerrik asko benetan udalari eta sudurgorriei, jiji. Etxeko umeek asko eskertuko dute.