Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Haur, gazte eta helduen irakurketa klubak izango dira Iurretan aurten ere

Haur, gazte eta helduen irakurketa klubak izango dira Iurretan aurten ere

Iurretako Herri Bibliotekak hainbat ekitaldi prestatu ditu aurten ere irakurzaletasuna eta literatura bultzatzeko adin guztietako herritarren artean. Liburutegiko arduradunek prestatutako ekimenak adinaren arabera dira, 0-3 urte bitarteko umeetatik hasi eta irakurle helduenentzat zuzenduta daudelako eta aurten ere ingelesa eta frantsesa lantzeko aukera eskainiko dute.

Ipuin kontalariak

Liburutegiak 2016rako antolatutako Ipuin kontaketa saioak ostiralean hasiko dira, hilak 22, Dorleta Kortazarren emanaldiarekin. Saioak 17.30ean eta 18.00etan izango dira, lehenak 3 eta 4 urteko umeentzat eta bigarren 5 urtetik gorakoentzat.

Ekimen honek jarraipena izango du hurrengo hilabeteetan, Badut Taldeak otsailaren 19an eskainiko duen ipuin musikaturekin; Ines Bengoak martxoaren 18an eskainiko duen Kamishibai ipuinekin; Oihana Etxegibelen apirilaren 8ko ekitaldiarekin eta Izaskun Mujikak maiatzaren 20an eskainiko duen saioarekin.

Helduei zuzendutako Ipuin kontaketa saioak hilaren 29an hasiko dira, 20.00etan, Celso F. Sanmartín galiziarrak emango duen ‘Cantar como un pájaro escuchar como el lobo” saioarekin. Hurrengo hilabeteetako protagonistak Joxemari Carrere, Tania Muñoz Marza, Emakume Eskeletoak eta Miguel Ángel Montilla izango dira.   

Irakurketa kluba

Umeen Irakurketa kluba hilean behin biltzen da eta bertan 3 eta zazpi urte bitarteko umeei irakurketaz gozatzeko gune bat eskaintzen zaie hilean behin. Saioetara gerturatzen diren haurrek guraso banarekin lagunduta egon behar dira eta bertan liburu bat irakurri, aurkeztu, komentatu edo antzeztu dezakete.

8 eta 11 urte bitarteko umeek berriz, hiru ordutegi desberdin dituzte adinaren arabera. Hilean behingo astelehenetan egiten diren saioak, jarraipena izango dute otsailaren 15an Denis Whelehanen ‘Aitategia’ eta Xabier Mendigurenen ‘Karabana baten bizi naiz’ ipuinen irakurketarekin.

Azalerako ipuinak

Irakurketa klubez gain, 0-3 urte bitarteko umeentzat prestatutako ‘Azalerako ipuinak’ egitasmoa izango da hilean behin eta hurrengo saioak otsailaren 24an, martxoaren 9an, apirilaren 6an eta maiatzaren 4an izango dira, 17.00etan eta 18.00etan.

‘Azalerako ipuinak’ ere irakurzaletasuna lantzeko helburua du, entzumena, ikusmena, usaimena, dastamena eta kontaktuaz baliatuta. Haurtxoa guraso, hezitzaile, zaintzaile edo familiakoez lagunduta egon behar da eta ekitaldietan abestiak, ipuinak, hitz joko, poema eta masajeekin gozatzen du. 

Bularretik mintzora

‘Bularretik mintzora’ ekimena berriz, haurra amaren sabelean dagoenetik zortzi urte dituenen arteko umeei zuzenduta dago. Honen asmoa irakurketa umearen giroan era naturalean txertatzea da.

Irakurleen kluba

Lau hizkuntzatan egingo da ‘Irakurleen kluba’. Euskarazko eta gaztelaniazko saioak asteartean izango dira, 17.30ean eta 19.00etan hurrenez hurren, bietan Isa Castillo dinamizatzaile izango dela. Otsailaren 16an izango diren hurrengo saioetan Arrate Egañaren ‘Paradisua’ eta Elena Ferranteren ‘La amiga estupenda’ izango dira ardatz.

Ingelesez izango den urteko lehen saioa urtarrilaren 26an izango da eta Jessica Oleagak gidatuko duen ekitaldiko liburua Yann Martelen ‘Life of Pi’ izango da. Frantsesezko saioak Laida Erdozaincyk gidatuko ditu eta otsailaren 2an izango den bigarren saioan Irène Némirovskyren ‘Le bal’ liburua izango da protagonista.

Emakumeen Literatur Tailerra

Emakumeen Literatur Tailerrak ‘Afrikarrak’ gaia izango du hizpide eta urtarrilaren 22an burutuko du bigarren saioa. Ekimen honek bi saio egiten ditu hilero eta bi ordutan burutzen da, arratsaldeko 18.15 eta iluntzeko 20.00etan hain zuzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados