Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Harrikatza erretzearen ondorioei buruzko zineforuma antolatu du Greenpeacek Pinondo Etxean

ELLadoOscuroDelCarbon
‘El lado oscuro del carbón’ dokumentalaren fotograma.

Ingurugiroaz eta airearen kalitateaz arduratzen diren Greenpeace gobernuz kanpoko erakundeak, Durangaireak eta Elorrixo Bizirik elkarteak, harrikatza erretzeari buruzko zineforuma antolatu dute datorren astelehenerako, hilak 11, arratsaldeko 19:30ean. Emanaldia eta ondorengo solasaldia Pinondo Etxeko 3.5 aretoan izango da.

Emanaldian ‘El lado oscuro del carbón’ dokumentala jarriko da ikusgai, bertan benetako testigantzak agertzen direla. Horrez gain, ikus-entzunezkoak “gure planeta eta bertan bizi direnak pozoitzen dituen erregai fosil honek eragiten dituen kalteen zerrenda bat egiten du”, antolatzaileen esanetan.

“Ikatzaren erreketak CO2aren isurketak eragiten ditu, aldaketa klimatikoaren eragilerik handiena bihurtuz, asma arriskua areagotuz, baita bihotzeko gaixotasunak eta minbizia ere”, Greenpeace-eko boluntarioa eta Durangairearen partaidea den Urshena Goitiren hitzetan. Gainera, “urtero milaka pertsonen heriotza goiztiarra” eragiten duela azpimarratu du.

Ikatzaren eraginaren gainean eztabaidatzetik aparte, elkarretaratzeak Durangairearen irudi berria aurkezteko balioko du. Honekin, garai berri bat zabalduko dute, mobilizazio eta ekitaldi informatiboekin bete nahi dutena.

Hau horrela izanda, Durangaireak mahai informatibo bat jarriko du Durangoko Landako Gunean otsailaren 10ean, bertan Berdeago jasangarritasunaren inguruko feria ospatzen dela eta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados