Harrera Taldearen pregoiarekin hasiko dira bihar Apatamonasterion San Pedro jaiak

TheVan
Apatamonasterioko plazan joko du The Van taldeak.

Atxondoko Apatamonasterio elizatean San Pedro jaiak ospatuko dituzte bihartik domekara bitartean. Prestatutako egitarauan, besteak beste, musika saioak zein gastronomiarekin lotutako ekitaldiak edo Kataluniako correfocs talde baten agerraldia egongo dira.

Goibegoi elkartean eguenean egingo den jubilatuen bazkariarekin eta arratsaldean Buru eta Bihotz taldeak prestatutako jolas librerako gune ibiltariarekin hasiko dira aurtengo jaiak.

Arratsaldeko 18:30etik aurrera txopo txikiaren prestaketari ekingo diote Gaztetxean eta ondoren plazan amaituko den kalejira abiatuko da Deustuko dultzaineroek lagunduta. 20:00ak aldera txopoa jasoko dute eta ondoren Atxondoko Harrera Taldeak irakurritako pregoiarekin eta txupinazoarekin hasiko dira ospakizunak. Eguneko egitaraua Talka taldeak eskainiko dituen bertsio akustikoen saioarekin osatuko da.

Etxeko gazteenak izango dira barikuko lehenengo protagonistak, goizean zehar lehenagoko jolasen erakusketa egongo baita eta arratsaldean frontoian egingo den ‘Pirata garrapata’ren emanaldiarekin gozatzeko aukera izango baitute.

20:00etatik aurrera patata tortilla eta bakailao txapelketak egongo dira eta jakiak epaimahaikideei aurkeztu ondoren herri afaria egongo da. Garilak 26 taldearen erromeriarekin beteko dira eguneko azken orduak.

Mozorro eguna

Mozorro eguna ospatuko dute zapatuan eta goizean zehar txistularien kalejira, Biribil zirku eskola ibiltaria eta tailerreko parte-hartzaileekin ikuskizuna egongo dira. 14:30ean Munduko arrozen topaketa egingo dute eta arratsaldean mus txapelketa eta Matraka elektrotxarangak lagundutako kalejira-poteoa egingo dute.

Gaueko 22:00etan The Van eta Mocker´s taldeek eskainiko duten rock kontzertua hasiko da eta 23:30ak aldera Cornellàko Diables autonoms taldearen deabruen antzerkia egongo da.

San Pedro jaiak domekan amaituko dira eta egun horretarako prestatutako ekitaldiak goizean egingo den igel txapelketarekin eta eguerdian plazan egingo den dantza saioarekin abiatuko dira. Arratsaldean, Txatxilipurdi elkartearen ‘Munduan berbena’ ikuskizun parte-hartzailea antzeztuko da; taloak dastatzeko aukera egongo da; pilota partidak jokatuko dira frontoian eta txopoa botatzearekin amaituko dira jaiak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar