Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Hainbat sindikatu eta erakundek bat egingo dute ‘Barton bertokoa’ ekimenarekin

'Berton bertokoa' ekimenak hainbat guraso biltzen ditu.
‘Berton bertokoa’ ekimenak hainbat guraso biltzen ditu.

Durangaldeko bederatzi eskoletako guraso elkarte eta kontseiluek sortutako ‘Berton bertokoa’ ekimena eta kaleratutako manifestuari euren atxikimendua eman diote zenbati sindikatu eta elkartek. Ekimen horrek “jangela eredua aukeratzeko eskubidea” aldarrikatzen du, besteak beste.

EHNE, ENEEK, Durangaldeko baserritarrak, Durangaldeko artzainak, EHIGE, BIGE, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak elkarte eta sindikatuek, besteak beste, bat egin zuten eskoltatik egindako eskakizunekin.

Orain, STEE-EILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek ere bat egiten dute manifestuarekin eta bertan aldarrikatzen denarekin. Sindikatuen ordezkariek euren atxikimendua emango ‘Bertan bertokoa’ri, datorren martitzenean, azaroaren 15a, arratsaldeko 16.30ean Berrizko eskolan egingo den ekitaldian.

‘Berton bertokoa’ ekimenak “umeen elikadura osasuntsu bat jasotzeko eskubidea” eta  ikasleen elikadura “kantitatean zein kalitatean egokia” izan behar duela eskatzeaz gain, “bertoko eta sasoiko produktuak umeak dauzkaten behar izanei hobetoen egokitzen diren lehengaiak direla” aldarrikatzen du.

Gainera, “bertoko produktuak bertan sukaldatuta bakarrik mantenduko dituzte propietate guztiak” ere azpimarratzen dute.

‘Bertatik bertara’ ekimenak 2015-2016 ikasturtearen hasieran eman zuen lehen urratsa, “eskoletako jantokietan ematen zen janariaren kalitateaz kezkatuta”. Gaur egun Durangoko Zabalarra eta Landako, Iurretako Maiztegi, Abadiñoko Traña-Matiena eta Zelaieta eta Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko guraso, guraso elkarte eta eskola kontseilu biltzen ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Pingback: STEILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek atxikimendua eman diote eskola jantokietan bertako produktuak jatearen aldeko plataformari. – Berton Bertokoa

  2. Pingback: STEILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek atxikimendua eman diote eskola jantokietan bertako produktuak jatearen aldeko plataformari. – Atxondoko IGE

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados