Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Hainbat lehiaketa izango dira bihar hasi eta domekan amaituko diren Muntsaratzeko jaietan

NereaAlzaUsueMartinez1Iraileko bigarren asteburuan ospatuko dituzte aurten ere Abadiñoko Muntsaratz auzoko jaiak eta prestatutako egitarauan paella eta tortilla lehiaketak eta Usue Martinez eta Nerea Alzaren kantaldia tartetatuko dira, besteak beste.

Ospakizunak bihar hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan, donien-atxa jasotzen dutenean. Jarraian, etzi ospatuko diren paella eta tortilla txapelketetako izen-ematea hasiko da, eta bertaratzen direnek parrillada dastatzeko aukera izango dute. Ondore, dj batek girotutako diskoteka egongo da.

Mozorro eguna ospatuko dute zapatuan eta goizeko 11:00etatik aurrera buruhandiak ibiliko dira han-hemenka, mozorro lehiaketa egongo da eta eguerdian umeentzako puzgarriak jarriko dituzte. Goizeko ekitaldiak lehiaketarako prestatutako paellen aurkezpenarekin eta jarraian egingo den bazkariarekin osotuko dira.

Arratsaldean mus eta tute txapelketak, Minas Tirithek prestatutako haur ludoteka, umeentzat tailerrak eta ugasixo txapelketa egongo dira. 20:00etan Usue Martinez eta Nerea Alzaren kantaldia hasiko da eta jarraian egongo diren txortilla txapelketarekin eta disko festarekin borobilduko dute eguneko egitaraua.

Zelai-Alai hipikako poniekien emango diote hasiera domekarako prestatutako ekitaldiei. Ondoren, buruhandiak eta xakeko aldi bereko partidak eta Eriz Magoaren saioa egongo dira, maleta sikuarekin auzo bazkaria egin aurretik. Bazkalostean ugasixo txapleketa egongo da eta txikientzako diskotekarekin eta txokolataraderekin emango diete amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados