Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Hainbat idazle eta bertsolarien urteurrena dela gogoratuko du ‘Hitzari gorazarre’ ekimenak

hitzarigorazarre
Durangoko hainbat eragile bildu dira ‘Hitzari gorazarre’ ekimenaren inguruan.

Hitzari gorazarre’ deituriko ekimena prestatu dute Durangoko hainbat elkarte eta erakundek, Shakespeare, Cervantes, Kirikiño, Txirrita edo Arrese Beitia idazleen urteurrena ospatzeko. Azaroaren 4tik 18ra bitartean gauzatuko den egitarauarekin  hitza ardatz duten idazle eta bertsolariak omentzeaz gain “hitzari berari , berbari, egin nahi izan diogu gorazarrea”, Plateruena Kafe Antzokiko Eneko Barberenaren esanetan.

Elkarlanean prestatutako zikloa Durangoko kale eta espazio ezberdinetan gauzatuko da eta izaera eta ezaugarri ezberdinak dituzten ikuskizun eta agerraldiak eskainiko ditu. Saio guztiak euskaraz eta doakoak izango dira.

Josemari Carrerek helduentzako zuzendutako ‘Ipuin berriak,  Carrerek jarriak’ ipuin kontaketarekin hasiko dira agerraldiak datorren barikuan, 19.00etan, Udal liburutegian.

Koldo Izagirre izango da zikloko hurrengo protagonista, idazle gipuzkoarrak ‘Musde Kixot zaldunaren mentura ikaragarriak euskaldunon munduan’ izenburua duen hitzaldia eskainiko baitu azaroaren 9an, 19.30ean, Plateruena Kafe Antzokian.

Toki berean izango da azaroaren 11rako iragarritako Bertso trama. Gaueko 22.00etan hasiko den ekitaldian Jon Maia, Miren Amuriza, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Txaber Altube bertsolariak izango dira agertokian, tramagile lanak egingo dituen Josu Goikoetxeak asmatutako gaiei erantzuteko prest.

Bi ekitaldi prestatu dituzte azaroaren 12rako eta beharrezkoa da bietarako aldez aurretik izena ematea. Udal Bibliotekan, Miriam Peñak asmatu eta Peru Magdalenarekin batera gidatzen duen ‘Hozkailu barruan lotan’ literatura instalazioa  izango dute ikusgai 9 eta 12 urte bitarteko umeek. Izen ematea Udal Bibliotekan bertan egin behar da.

Durangaldeko idazleak eta Shakespeare

Eguneko bigarren hitzordua Gerediaga elkarteak antolatutako ‘Durangaldeko idazleak Durangon zehar’ ibilbide literarioa izango da. Ibilbidea Abarrak euskaltegiaren inguruan hasiko da eta herriko hainbat gune zeharkatu eta gero Plateruena Kafe Antzokian amaituko da, trikitixa, kantua eta pintxoekin lagunduta. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea gerediaga@gerediaga.eus emailean.

Shakespeare izango da azken bi ekitaldiko protagonista. Azaroaren 16an, 19.00etan, ‘Hamlet’ obraren inguruko irakurle klubaren saioa izango da Udal Bibliotekan, saioan Danele Sarriugarte idazlea egongo dela.

‘Hitzari gorazarre’ ekimenari amaiera emateko berriz, idazle ingelesaren zenbait testutan oinarritutako ‘Deshakespearezioa’  antzezlana taularatuko du Karrika Antzerki Taldeak. Agerraldia azaroaren 18an izango da, 22.00etan, San Agustin Kultur Gunean.

‘Hitzari gorazarre’ ekimeneko egitaraua prestatzeko elkarlanean aritu dira Durangoko Udal Biblioteka, San Agustin Kultur Gunea, Karrika antzerki taldea, Gerediaga elkartea, Berbaro euskara elkartea, Durangaldeko bertso eskola  eta Plateruena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 3,67 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados