Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Era guztietako lehiaketekin ospatuko dituzte gaurtik hasita Atxondoko Santixau jaiak

Dena prest dago Santixan jaiei hasiera emateko.
Dena prest dago Santixan jaiei hasiera emateko.

Atxondoko Santixau auzoak inguru horri izena ematen dion patroiaren jaiak ospatuko ditu gaurtik astelehenera bitartean eta prestatutako egitarauan paella, patata tortilla, mus, briska, bolo edo porra txapelketak tartekatuko dira.

Jaiak gaur iluntzean hasiko dituzte txopoa altxatuz, berakatz-zopa dastaketarekin eta karaoke saioarekin. Bihar, Laja eta Olartek eskainitako musika eta ‘Astoa 2.0’ posturea egongo dira egun  guztian eta eguerdian paella txapelketa eta herri bazkaria egingo dute. Arratsaldean egongo diren mus, igel eta bolo txapelketekin ostuko da eguneko egitaraua.

Goizeko 11.00 emango den meza nagusiarekin hasiko dituzte domekako ospakizunak eta ondoren herri kirolen erakustaldia eta saiheski eta piper pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Arratsaldeko 17.00etan briska txapelketari ekingo diote eta ondoren patatak hobeto nork zuritu eta patata tortilla lehiaketak hasiko da. Prestatutako tortillekin egingo dituzten afariak eta Dj Ibairen musika saioarekin amaituko dira eguneko ospakizunak.

Astelehenean, Santixau eguna, Mozorro eguna ospatuko dute eta ekitaldiak goizeko 11.00etan emango den meza nagusiarekin eta jarraian Andasto dantza taldek eskainiko duen agerraldiarekin eta porra txapelketarekin hasiko dira. Goizeko egitaraua mus eta briska txapelketen finalekin osatuko da.

Arratsaldeko 17.30etatik aurrera umeen jolasak eta mozorro lehiaketa egongo dira eta jaiei amaiera emateko otzararen zozketa egingo da eta txokolatea banatuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados