Gure Esku Dago-k JAED-eri eman dizkio tonbolan jaso barik gelditutako sariak

Tonbolan jaso gabeko opariak JAED-eri eman zizkion atzo Gure Esku Dago-k.

Durangoko Gure Esku Dago-k, pasa den maiatzaren 7ko galdeketa zela eta, tonbola bat antolatu zuen herriko merkatari eta ostalariek emandako opariekin. 160 sari inguru zozketatu ziren eta jaso barik gelditu zirenak JAED-eri eman dizkiote.

Tonbolako hainbat eta hainbat sari banatu ondoren eta “jasotzeko epea luzatu arren tonbolako opari batzuk ezin izan ditugu eman”, Gure Esku Dago-ko kideen esanetan. Hori dela eta, opari horiek herriko elkarte bati ematea erabaki zuen eta aukeratutako elkartea behartsuen alde lanean diharduen JAED izan zen.

Jaso gabeko opariak Iñaki Gorritxategi JAED-eko kideak jaso zituen atzo, Gure Esku Dagoko kideen eskuetatik. Horrela, aldez aurretik merkatari eta ostalariek esku zabal emandako opariak ez dira alferrik galduko.

Ekimena zapatuan Bilbon

Bestalde, Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldiak bultzatzen jarraitzen du, herri mailan zein maila nazionalean. Hala, Bilbon larunbatean egingo den ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu dute. Hitzordua arratsaldeko 17.30ean izango da eta galdera ikur erraldoi bat irudikatuko da, kamiseta laranjak soinean jantzita eta globo gorriak eskuetan hartuta.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar