Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Gu txalotu beharrean, lanerako behar ditugun baldintza duinak aldarrikatu beharko zituzten”

sanitarias-galdakaoBere lan arloa Galdakaoko ospitaleko endoskopia zerbitzuan dago baina, egun hauetan, Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) ari da Covid-19aren pandemia dela eta. Arantza Agirre erizain zornotzarrak aurrez aurre ikusten du mundu osoan zabaldutako izurriteak duen eragina eta horregatik uste du ezinbestekoa dela “konfinamendua errespetatzea eta etxean gelditzea” egoera gainditu arte.

Herritarrek erakusten duten jarrerari buruz iritzi kontrajarriak adierazten ditu. “Durangoko lagunek esaten didate kalean jende asko ez dela ikusten, baina ni Zornotzan bizi naiz, Eroski alboan, eta hemen jendea hiru aldiz pasatzen dela ikusten dot terrazatik. Hori ezin da izan, jendeak ez duelako erakusten behar den erantzukizunik”.

Ezohiko itxura

Bere etxetik ikusten duen egoeraz jabetuta, pertsona batzuek arazoari ez diotela ematen behar duen garrantzia uste du Agirrek, eta hori aurrez aurre jartzen du bere lanean ikusten duen egoerarekin. Durangaldeko, Zornotzako eta Biz­kaiko beste eskualde batzuetako gaixoak artatzen dituen Galdakaoko ospitalea guztiz aldatuta dago eta ezohiko itxura erakusten du.

Gaixoak ospitalizatzeko solairu gehienak koronabirusa duten pazienteak artatzeko egokitu dituzte osasun arduradunek. Eta bisitak guztiz debekatuta daude. Agirrek egun hauetan duen lan gunea ZIUa da eta bertan “Covid-19a duten pazienteak bakarrik artatzen dira eta 10etik 8 intubatuta daude”.

ZIUn ez da bestelako gaixo kritikorik sartzen eta horrelako arreta behar dutenek “istripua izan dutelako edo bestelako arazo baten ondorioz, erreanimaziora bideratzen dira. Gune horretara, egoera normaletan, kirofanotik irteten direnak doaz”.

“Psikologikoki oso gogorra”

Egun hauetan ospitalean bizi den egoera ikusita, pazienteengan gaitzak duen eraginaz jabetuta eta artatutakoek bisitak edo laguntzaileak galarazita izatea, “mingarria” eta “psikologikoki oso gogorra” da Agirrerentzat. Horregatik, “batzuk besteei animoak ematen ibiltzen gara pasilloetan, egoera oso gogorra delako”, bai erizainentzat, baita mediku, erizain lagun­tzaile eta gainontzeko osasun langile guztientzat.

Galdakaoko ospitalea “goitik behera berregituratu egin behar izan dute egun hauetan” koronabirusaren eraginez, “eta lan hori izugarria izan da”. Aldaketak “egun batetik bestera gertatzen denaren ondorioa dela uste du” erizain zornotzarrak, ospitaleko protokoloak ere ia egun batetik bestera egokitzen direlako.

Hala ere, zer kritikatu ere badu Agirrek. Jendea balkoietara irten eta osasun langileei eskaintzen dizkieten txaloen beharrik ez dagoela uste du, “gure lana delako eta egiten duguna mirestea ez da beharrezkoa”. Hori bai, euren lana “baldintza onetan egin ahal izatea eskatzen dute” eta horregatik, iluntzeko zortzietan balkoira irteten diren pertsonek “gure lana egiteko behar ditugun baldintza duinak aldarrikatzea” egokiagoa izango litzatekeela uste du.

Izan ere, babeseko maskara, betaurrekoak, mantalen edo Norberaren Babeserako Ekipoak osotzen dituzten elementuen falta somatu dute. Europako herrialde askotan gertatzen den arazoa bada ere, egun hauetan arreta eskaintzen ari direnek oso present dute “kutsatutako per­tsona guztietatik %12a osasun arloko langileak direla”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados