Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

GR-229 Mikeldi ibilbidearen mantentze-lanak lehiketaren
bidez esleituko dira

Bost etapatan banatuta dago 86 kilometroko luzera duen GR-229 Mikeldi ibilbideak.
(Argazkia: Durangoko Turismo Bulegoa)

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak GR-229 Mikeldi ibilbidearen mantentze-lanekin arduratuko den pertsona fisiko edo juridiko bat kontratatzeko lehiaketa deitu du. Bost etapatan banatuta dagoen bide horrek  86 kilometroko luzera du eta Durangaldeko hainbat baserri auzo zeharkatzen ditu.

Esleipenean aukeratua izango den pertsonak edo enpresak ibilbidea garbi mantentzeaz gain, ibilbidearen seinaleak margotzeaz eta seinale bertikalen egoeraren berri emateaz arduratuko da. Horrez gain, ibilbidearen inguruan topatuko dituen edozein gertakariren edo intzidentziaren berri eman beharko dio Urkiola LGAri.

Kontratuak zerbitzuen alokairuaren izaera izango du eta urtebeteko iraupena izango du. Urkiola Landa Garapen Alkarteak prezioa, adina (31 urte baino gutxiago izatea), sexua (emakumea izatea) eta enpresa lehiakidea pertsona-bakarrekoa, mikroenpresa edo autonomoa izatea baloratuko ditu esleipena egiterakoan.

Parte hartu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek beren proposamenak 2019ko urtarrilaren 18a baino lehenago (14:00) aurkeztu beharko dituzte Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen bulegoan (Margarita Maturana, 7- Berriz) edota jmtotorika@urkiola.org helbide elektronikoaren bitartez.

GR-229 Mikeldi bidearen mantentze-lanei buruzko Oinarrien Plegua www.durangaldea.eu eta www.oizegin.com web orrialdeetan zein Urkiola LGAren sare sozialetan dago eskuragarri. Halaber, esleipenaren plegu dokumentua posta elektronikoz eskatu ahal da urkiola@urkiola.org helbidean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados