Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gozatzeko gomendioak

Gozatzeko gomendioak

Laura Mintegi idazle eta kultur eragileari Gorka Bereziartuak egingo dion elkarrizketarekin hasiko dira igandeko ekitaldiak Areto Nagusiak eta gune berean izango dira arratsaldean Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ordea, Gotzon Barandiaran kultur eragilea, Beñat Gaztelurrutia Plateruenako kudeatzailea eta Xabi Paya Donostia 2016 proiektuko kultur koordinatzailea, ‘Euskal kulturgintzaren babes ekonomikoa’ri buruz mintzatzeko.

Szenatokian zortzi antzezlan berrien ordu laurdeneko laginak oholtzaratuko badira, Ahotsenean 16 musika aurkezpen entzuteko aukera izango da, tarteko Kherau, Maialen Errotabehere, Emon, Ezin edo Hasier Oleagarenak, eta gune bereko beste espazioan Hasier Larretxearen performancea eta Patxo Telleriaren azken sorkuntza ezagutzera emango dira. Ahotsenean izango da ere 19. Korrikak Durangoko Azokari egingo dion omenaldi-ekitaldia eta bertan ‘Gu euskahaldunak gara’ dokumentala ikusteko aukera izango da.

Irudienean izango den Laburbira saioan hamabi filma labur eskainiko dira eta gune berean Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren ‘Loreak’ filma arrakastatsua eskainiko da. Kabi@ gunean berriz, ‘Euskara – Okzitaniar hiztegia’ eta ‘Herri Liburutegi Digitalak’ aurkeztuko dira eta Saguganbaran ‘Liburu bat, mundu bat’ literatura tailerra eta gazteenei zuzendutako aurkezpen ugari izango da.

Eguneko ekitaldiak Gatibu taldeak leporaino beteko duen Plateruena aretoan eskainiko duen kontzertuarekin amaituko dira. Sarrerak guztiak azpaldi agortu ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados