Gozategi, La Basu eta Eskean Kristoren kontzertuak izango dira bihar Zornotzako Gazte egunean

La Basu (argazkian), Eskean Kristo eta Gozategi izango dira biharko kontzertuko protagonistak.

Zornotzako Gazteak Ametx erakunde autonomoaren laguntzarekin antolatutako Gazte Egunaren bosgarren edizioa ospatuko dute bihar egun osoan. Hala ere, musikaz eta bestelako ekitaldiekin osatutako egitaraua gaur iluntzean hasiko da, Inun kantautorearen kontzertuarekin.

Abeslari zornotzarrak Zelaieta parkean 21:35etik aurrera eskainiko duen kontzertuan iazko udazkenean kaleratutako ‘Da nola’ bigarren diskoko kantuak aurkeztuko ditu. Bilduma horretan Miranderen ‘Oianone’ eta Itxaro Bordaren ‘Zure sahetsetan’ poesiak musikatzen ditu, besteak beste.

Aurtengo Gazte Eguna goizeko 11:05ean piztuko duten txupinazoa eta erraldoien irteerarekin abiatuko da. Ordu bete geroago umeentzat prestatutako jolasak hasiko dira eta 13:05ean animazioaz alaitutako poteo abiatuko da Urgozotik. 15.05ean bazkaria egongo da eta bertaratzeko beharrezkoa da 10 eurotan saltzen den tiketa erostea Urtzan edo Saltxan.

Bazkalostean Trikitaunfest ekimena hasiko da Etxebarria aita-seme trikitilariekin eta 18:05etatik aurrera Elektrotxufla elektrotxaranga ibiliko da Luis Urrengoetxea kalean zehar. Ordu bete geroago Bizkargi 1937 zanpantzarren txanda izango da.

Gaueko 21:35ean kontzertua hasiko da Zelaieta parkean jarritako karpan. Agertokian, La Basu rap kantari bilbotarra, 70. hamarkadako doinuak lantzen dituen Eskean Kristo talde arratiarra eta aurten 25. urteurrena ospatzen ari den Gozategi taldea izango dira bata bestearen ostean.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar