Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gozamenerako eremua

Ibilaldia 2016 Ibilbidea[vc_row][vc_column][vc_column_text]Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolako arduradunek eta laguntzaileek dena prest dute egitarau oparoa eskaintzeko Durangoko Ibilaldira gerturatuko diren milaka bisitariei. Tabira inguruan hasi eta Durango osoa inguratuko duen sei kilometroko ibilbidean jarritako bost guneak, ekitaldiz beterik izango dira goizeko 10.00etatik arratsaldeko 18.00ak arte.

2016ko Ibilaldiak Ibaizabal Ikastolako bi langile omenduko ditu, Rosi Oleaga eta Rosa Elizburu, eta eurek moztuko dute ibilbidea inauguratuko duen zinta. Oleaga eta Elizburu “guraso eta langile” izateaz gain “eredu izan dira euren lanarekiko jarreran. Ikastola beraiena den proiektu egin dute, eta beti jarrera positiboa eta ekintzailea erakutsi dute, momentu gozo zein gazietan”, antolatzaileen arabera.

Eguneko bigarren ekitaldi aipagarria goizeko 11.15ean izango da San Agustin kultur gunean eta bertan Durangoko ikastolek lekukoa pasatuko diote 2017ko Ibilaldiko antolatzaile izango den Mungiako Larramendi ikastolari.

Protokolozko ekitaldiez gain, jai-giroan murgiltzeko egitarau aproposa eskaintzen du Dagigun goiburupean burutuko den Bizkaiko ikastolen jaiak.

Gainera, hainbat talde ibiliko da ibilbidea girotzen. Durangoko Kriskitin, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeez gain, Durangoko Batukandra Batukada, Durangaldeko Trikitilariak, Kurutziaga Ikastolako Hankapaloak, Durangoko Trikitixa eta Pandero Eskola, Txiri-txiri eta Jaizale eta Durangaldeko Txistulariak ibiliko dira han-hemenka. Lesakako Elutxa Txaranga eta Berangoko Simon Otxandategi Dantza Taldeko Joaldunak ere ibilbidean azalduko dira.

Parekidea eta jasangarria

Parekidetasunaren bidea egiteko, pare bat urrats emango ditu aurtengo Ibilaldiak. Alde batetik, “eraso sexistak egonez gero, Ibilaldi egunean lan egingo dutenen eskura egongo  da aurrez formazio batean aurkeztu den protokoloa”. Bestalde, erasoak prebenitzeko zaintza lana egingo duten ‘Eragile moreak’ egongo dira ibilbide osoan.

Ingurumena zaintzeko konpromisoa eta ardura hartu du Ibilaldiak eta, ondorioz, “gauza bera eskatu nahi diegu ikastolen aldeko jaira datozenei”. Zirkuitua eta guneak garbi mantentzea denon erronka denez, era arduratsuan kontsumitzea eskatzeaz gain, ingurumena zaindu eta “natur zein kultur ondareak babesten” laguntzeko eskatu dute antolatzaileek, hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botatzea eta, azkenik, garraio publikoa erabiltzea.

[/vc_column_text]

[vc_empty_space height=”28px”][/vc_column][/vc_row]

[vc_row][vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464259053170{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #e5007e !important;}”][vc_column_text]

1GUNEA

Tabira eta Ibaizabal ikastola

-Eraikuntza eta eskulanen tailerrak.
-Ibilaldiko koreografia ikasteko ikastaroa eta ondoren Flash Move Erraldoia.
-Hanneke.
-Ezten giro (erromeria).
-2ZIO.
-Idoia Bediaga.[/vc_column_text][/vc_column]

[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258590451{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #fbc900 !important;}”][vc_column_text]

2GUNEA

Zuhatzola

-Rugby eta saskibaloi jolasak.
-Zumba ikastaroa.
-Erronkaren azken proba.
-Kohatu.
-Vinagre de moderna.
-Yoko Out.
-Hesian.[/vc_column_text][/vc_column]

[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258757431{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #7ab829 !important;}”][vc_column_text]

3GUNEA

Landako Gunea

-Eskulanen, jarduera egokituen eta zirku tailerrak.
-Hodei Magoa.
-Aiko (erromeria).
-Lorratz.
-Luhartz (erromeria).[/vc_column_text][/vc_column]

[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258799093{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #e9520f !important;}”][vc_column_text]

4GUNEA

Matadero

-Eskulanen tailerra eta Zientziaren gunea
-Durangoko Musika Eskola.
-Durangoko Bertso Eskola.
-Oholtza zapaldu dagigun!
-Azken aukera.[/vc_column_text][/vc_column]

[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258891106{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #34aae1 !important;}”][vc_column_text]

5GUNEA

Kurutziaga ikastola

-Irrien lagunak gunea.
-Eskulanen eta grafiti tailerrak.
-Izenaduba ikuskizuna.
-Karaokea.
-Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.
-Zatoz jolastera.
-Ane eta piratekin parrandan.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados