Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gorka Pagonabarraga eta Aitor Bizkarra izango dira eskualdeko ordezkariak Bilboko finalean

Erabakita gelditu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean arituko den zortzikotea eta azken ekitaldian egongo diren lehiakideen artean Durangaldeko bi partaide izango dira: Gorka Pagonabarraga eta Aitor Bizkarra.

Lehiaketa azpimarragarria egin du Pagonabarraga durangarrak, jokatu dituen bi kanporaketetako irabazlea izan eta gero. Bere lehen agerraldia Igorren jokatutako kanporaketan izan zuen eta 482.50 puntu lortuta irabazi zuen saioa.

Bigarren ekitaldia Etxebarrian jokatu zen finalaurrekoan izan zuen eta bertan ere onena izan zen 529.0 puntu pilatuta. Saio horren azken txanpan, gainera, oraindik txapelduna den Onintza Enbeitari gailendu zitzaion.

Aitor Bizkarra abadiñarra bestalde, finalaurrekorako sailkatuta zegoen 2018an jokatutako aurreko txapelketako finalista izan zelako. Edizio honetako partaidetza bakarra Galdakaoko finalaurrekoa izan zuen eta bertan bigarren postuan sailkatu zen 541.50 punturekin, saioa irabazi zuen Etxahun Lekuek baino sei puntu gutxiagorekin.

Pagonabarraga eta Bizkarraz gain Aitor Etxebarriazarraga, Etxahun Lekue, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia lehiatuko dira Miribillako oholtzan.

Eskualdeko beste bertsolariak

Eskualdeko beste hiru bertsolari ere izan dira 2021eko finalaurrekoetan. Miren Amuriza Etxebarriko saioan aritu zen baina hirugarren postuan sailkatu eta finaletik kanpo gelditu zen. Txaber Altube eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ berriz, Larrabetzun lehiatu ziren Bilborako txartelaren bila baina hirugarren eta bosgarren postuetan sailkatu eta finaletik kanpo gelditu ziren.

2021eko edizioan lehiatu diren Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak, Igor Galartza abadiñarrak eta Iruri Altzerreka garaitarrak ez zuten lortu aurrera egitea euren kanporaketetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados