Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gorka Lazkanok Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrean parte hartuko du

Gorka Lazkanok Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrean parte hartuko du

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrea datorren igandean izango da Durangoko Landako Gunean. Bertan, Durangaldeko ordezkari bat arituko da, Gorka Lazkano bertsolari berriztarra hain zuzen ere.

Sei bertsolarik parte hartuko dute datorren domekan ospatuko den lehenengo finalaurrean eta haien artean, Gorka Lazkano berriztarra izango da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta, saioa 17.30ean hasiko da Landako Gunean.

Lazkanok (Berriz, 1980), 1998an debutatu zuen Bizkaiko Txapelketan, eta ordutik txapelketa denetan hartu du parte. 2008an, adibidez, Durangaldeko txapelduna eta 2010eko txapeldunordea izan da berriztarra.

Lazkanorekin batera, Xabat Galletebeitia, Ibon Ajuria, Jone Uria, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeitia bertsolariak lehiatuko dira. Durangon ospatuko den finalaurre honetan, Maite Berriozabal izango da gai-emolea eta aurkezlea.

Bestalde, antolatzaileek gogoratzen duten bezala, bigarren finalaurrea Zornotzako Zelaieta Zentroan, izango da hilaren 28an. Bertan, Miren Amuriza bertsolari berriztarrak eta Eneko Abasolo ???Abarkas??? iurretarrak parte hartuko dute besteak beste.

Hirugarren eta azken finalaurrea, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan izango da, abenduaren 5ean. Bertan, Beñat Ugartetxe mallabiarra, Fredy Paia, Oihana Bartra, Gorka Ostolaza, Xabier Enbeitia eta Joseba Arza lehiatuko dira.

Saioko irabazlea, abenduaren 18an BEC-eko Bizkaia Arean ospatuko den txapelketaren finalean izango da. Gainontzekoak, ordea, puntuazioaren arabera finalera heltzeko aukera iznago dute.

 

DURANGON. Noticias de Durango

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados