Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Goizean eta eguerdian entzungo dira Agate Deunaren koplak

Aspaldiko ohiturei eutsiko diete eskualdeko herrietan gaur, Agate Deunaren bezpera abesten kalez-kale ibiliko diren abesbatzak eta kantari taldeek. Aurten, domekan ospatzen denez, ohiko ordutegia aldatuko dute herri gehienetan irtengo diren koruek eta arratsaldean egin beharrean goizez irtengo dira.

Agate Deuna bezperaren ospakizunaren oinarria baserri-giroko tradizioan dago eta irteten diren abesbatzek egun horretan bakarrik abesten diren koplak eskaintzen dituzte. Kantariek, gainera, aldean daramatzaten makilak lurrean kolpekatuta jartzen dute koplen erritmoa.

Aspaldian irteten ziren kantariek biltzen zituzten sosak, janariak zein edariak taldekideentzat izaten baziren ere, gaur egun dirua batzen da gehien bat eta bildutakoa ongintzarako bideratzen da.

Durangon Agate Deunaren koplak abestuko dituzten taldeak bi izango dira gutxienez, Durango Orfeoia eta Herria auzo elkartea, eta biak 12:00etan irtengo dira. Orfeoiak herritarrei parte hartzeko gonbitea egin die eta Plateruen plazan eguerdian bildu ondoren Ezkurditik, Alde Zaharretik eta erdiguneko kaleetatik ibiliko da.

Herria auzo elkarteko abesbatza berriz Mataderotik abiatuko da eta auzoko zenbait guneetan ibili ondoren elkartearen egoitza aurrean amaituko du ibilaldia. Ekitaldian bildutako dirua Maiatzaren 1ean egingo duten Danborradarako danborrak erosteko bideratuko dute.

Zornotzan ere abestuko dituzte Agate Deunarek koplak Armendola Kultur Elkartearen antolakuntzarekin. Kalez-kale ibili ondoren, herritarrekin elkarretaratzea egingo dute 13:45ean Konbenio plazan ohiko kopla elkarrekin kantatzeko.

Elorrion, ohikoa denez, Iturrizoro elkarteartea arduratuko da Agate Deunaren ekitaldiarekin. Aurten 11:45an bilduko dira Herriko plazan kalejiran parte hartu nahi duten herritarrek. Ondoren, Nagusien erresidentziarako bidea hartuko dute eta jarraian Ibarra, Urarka eta Erreka inguruan abestuko dituzte koplak.  Zumelegi erresidentzian abestu ondoren Pitxar elkartean emango diote amaiera ibilaldiari.

Elorrioko kantariek dirua bilduko dute “herriko behartsuei laguntzeko Caritasen bitartez”, Iturrizorokoen arabera. Antolatzaileek etxez etxe banatu dituzte gutun-azalak eta bertan jarritako dirua egun horretan emateaz gain, parrokiako poltsetan, Kutxabank edo Laboral Kutxan jarritako kutxatxoetan entregatu ahal dira. Gainera, Kutxabankeko 2095 0038 56 2038010369 kontuan dirua sartzeko aukera dago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados