Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Goizaldeko salbak eta arratsaldeko dantza agerraldia izango dira Errebonbilloen osagai nagusiak

Desafioa dantzarekin hasiko da arratsaldeko dantza saioa.
Desafioa dantzarekin hasiko da arratsaldeko dantza saioa.

Elorriok Errebonbilloen jaia ospatuko du urriko lehen domekarekin batera eta, ohikoa denez, goizaldeko eta arratsaldeko salbak eta dantza agerraldia izango dira eguneko osagai nagusiak. Elorriarrentzak berezia den eguneko egitaraua nesken gomazko paletako partiduekin eta txistu kontzertuarekin osatuko da.

Urriko lehenengo domekan ospatzen den tradizioari eutsiko dio Elorriok aurten ere, Errebonbilloen jaiak ez diolako huts egingo urtero duen hitzorduari. Bizkaian mantentzen den armen alarde bakar horrek goizaldean eta arratsaldean egingo diren bi agerraldi nagusi izango baditu ere, kirola eta musika izango ditu eguneko egitarauaren gehigarri.

Kapitain baten aginduetara irtengo diren 15 eskopetari, bi txistulari eta atabal jole batek osatutako konpainiak, goizaldeko bostetan botako ditu lehen salbak Herriko plazan. Hortik aurrera kalez-kale ibiliko dira herrigune historikoa mugatzen duten gurutzeen parean eta eraikin esanguratsuen aurrean salba berriak botaz. Baita Alkateak agindutako toki baten eta armosua izango duten Tanger taberna aurreran ere.

Eguneko egitarauak jarraipena izango du goizeko 11.00etatik aurrera plazako frontoian jokatuko diren nesken gomazko paleta zirkuituko ‘MPB saria’ ren partiduekin.

Txistu kontzertua

Lehen norgehiagokan Ane Llaneza eta Kattalin Bizkarrak, Mairu Uriarte eta Uxue Agirresaroberen kontra jokatuko dute eta bigarrenean Nerea Díaz eta Idaira Oruesagastik Jone Escribano eta Leire Etxanorekin neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia osatzen duen hirugarren partiduan, Aristorena eta Etxanizek osatutako bikoteak  Goikoetxea eta Villanuevaren kontra jokatuko dute.

Eguerdiko 13.15ean Txistu kontzertua egongo da plazako agertokian eta ekitaldian Jaizaleko txistulariekin batera Durangoko Metalen Taldea eta Berrio-Otxoa abesbatza izango dira.

Bigarren agerraldia

Errebonbilloen bigarren agerraldia arratsaldeko bostak aldera hasiko da. Lehenengo kalejiran Arrosarioaren Ama Birjinaren prozesioa lagunduko dute hainbat salba joz irudiaren parean eta bigarren kalejira errebonbilloek bakarrik egingo dute, goizean egindakoaren antzerako kalejira eginez.

Ibilbidea amaitu ondoren Herriko plazara itzuliko da konpainia eta armak utzi eta gero dantza saioari ekingo diote. Agerraldia kapitainak eta atzeskuak eskainiko duten Desafioarekin hasiko da eta ondoren Banan-banakoa dantzatuko dute konpainiako partaide guztiak. Agerraldia Aurreskuarekin eta Zortzikoarekin jarraituko du, tartean herritarrak dantzan egiteko gonbidatzen dituztela.

Dantza saioari amaiera emateko Fandangoa, Arin-arina eta biribilketa eskainiko dituzte partaide guztiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados