Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Goizaldean zein arratsaldean botatako salben danbada barreiatuko dute Errebonbilloek

 

ElorriokoErrebonbilloak
Salbak eta dantza saioa dira Errebonbilloen ezaugarriak.

Urriko lehenengo domeka guztiak legez, Errebonbilloen jaia ospatuko da Elorrion aurten ere. Eguneko ezaugarri nagusiak eskopetariek goizaldean zein arratsaldean herrian zehar botako dituzten salbak eta plazan eskainiko duten dantza agerraldia izango dira.

Errebonbilloen konpainia osatzen duten 15 eskopetari, kapitaina eta txistulariek Elorrioko tradizio adierazgarrienetakoari eutsiko diote. Elorriarrentzat berezia den egun honetan, eskopetarien konpainiak Bizkaian mantentzen den armen alarde bakarra jarriko du ikusgai.

Eguneko protagonista nagusiak bi zatitan banatuta gauzatzen den alardea burutuko dute. Lehen saioa goizaldeko bostetan abiatuko da, Herriko plazan botako lehenengo salben ostean.

Erreka kaletik abiatu ondoren, Kurutzondon, garai batean San Lazaro ospitalea zegoen inguruan, Santa Ana komentuan, Kurutziagan, Txanbeliko gurutzearen parean zein herriko beste zenbait leku adierazgarrietan botako dituzte salbak. Baita Alkateak agindutako tokian eta armosua hartuko duten Tanger taberna aurrean ere.

Arrosarioa

Errebonbilloen bigarren agerraldia arratsaldeko bostak aldera hasiko da, Parrokian errezatuko den arrosarioaren ostean. Erdigunean egingo duten lehenengo kalejiran, arrosarioaren Ama Birjinaren prozesioa lagunduko dute hainbat salba joz eta jarraian, goizaldean egindako ibilbidearen antzeko kalejira egingo dute.

Konpainia Herriko plazara itzuli ondoren, armak utzi eta dantza saioari ekingo diote. Agerraldia kapitainak eta atzeskuak eskainiko duten Desafioarekin hasiko da eta eskopetari guztien dantzatuko duten Banan-banakoarekin jarraituko du. Ondoren Aurreskua eta Zortzikoa dantzatuko dituzte, tartean herritarrak dantzan egitera gonbidatzen dituztela. Saioari amaiera emateko Fandangoa, Arin-arina eta biribilketa eskainiko dituzte partaide guztiek.

Paleta partiduak eta txistulariak

Errebonbillo eguneko egitaraua pelota partiduekin eta txistularien ekitaldiekin osotuko da. Goizeko 11:00 nesken gomazko paleta zirkuituko norgehiagoka eta lagunarteko beste bi partida jokatuko dira plazako pilotalekuan, edo eguraldi txarra eginez gero kiroldegiko Hilario Azkarate frontoian.

Durangaldeko txistulariak batzen dituen Jaizale taldeak ere Errebonbillo egunean urtero eskaintzen duen saioa emango du. Ekitaldia eguerdiko 13:00etatik aurrera eskainiko duten kalejirarekin eta ostean Herriko plazan emango duten kontzertuarekin osotuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados