Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Gobernu Taldeak ‘Amestutako Elorrio’ ekimenean proposatutako neurrien %50a bete du

Gobernu Talde osoak egin zuen legegintzaldi erdiko balorazioa.

Elorrioko Gobernu Taldeak  Udaleko sail bakoitzean gauzatutako ekimenen berri eman zuen Iturri Kultur Etxean egindako legegintzaldi erdiko balorazio ekitaldian. Herritarren eta kazetarien aurrean egindako agerraldian, legegintzaldiaren hasieran aurkeztutako ‘Amestutako Elorrio egiten’ egitasmoan tartekatutako 100 proiektuetatik “erdiak baino gehiago bete ditugu”, adierazi zuen Idoia Buruaga alkateak.

Buruagarekin batera, bere taldeko bost zinegotziek eta urtarrilera arte taldekidea izandako Jon Ander Gracia egon ziren agerraldian. Zinegotzi  bakoitzak bere sailetan landutako edo egindako gaiak azaldu zituen, Gobernuko lantaldean “talde moduan lan egiten dugulako, pertsonalismo barik”, alkatearen esanetan.

“Egindako gauza txiki asko baina garrantzitsuak” egin dituztela azpimarratzeaz gain, aurreko legegintzalditik jasotako egoera ekonomiko ona aitortu zuen Graciak. “1,5 milioiko zorra eta 1,5 milioiko gerakina jaso bagenuen ere, aurrekontua jaitsi egin da Foru Aldundiaren ekarpenak ere beherantz egin duelako”.  Gainera, udalak zerbitzu asko eskaintzen dituela kontuan izanda, “aurrekontuaren %7a bakarrik gelditzen zaigu inbertsioak egiteko”.

Belengua kaleko urbanizazioa

Hirigintza arloan burututako ekimenak, Berrio-Otxoa kalearen berrantolaketa tarteko, “blokeatuta zeuden proiektuei bultzada eman eta irisgarritasuna lehenesten” ahalegindu dira, Xabier Dominguezen esanetan. Uda honetan hasiko diren Belengua kaleko urbanizazio lanez gain, Ibarra kaleko espaloia edo Errebonbilo kalearen berrantolaketarako proiektuak gauzatu nahi dituzte, besteak beste, gelditzen den legegintzaldi erdian.

Berdintasun arloan onartutako eta 2023ra arte indarrean egongo den Berdintasun plana; etorkinen harrera errazteko bultzatutako Aniztasun programa; 12 eta 20 urte bitarteko gazteekin elkarlanean egiten ari den gazte plana edo herriko jaien inguruko hausnarketa eta parte hartzea  bultzatzeko ekimena edo elkarte eta norbanakoekin sortutako Kirolaren mahaia, azaldu zituzten burututako ekimenen artean.

Pulla-Azkarreta eta Fytasa

Azalpenen ondoren, bertaratutakoen galderak eta ekarpenen txanda hasi zen. Tarte horretan hainbat urtetan pil-pilean dagoen Pulla-Azkarreta egitasmoaren inguruko galderak egon ziren. Buruagaren esanetan gune horretako “plan partziala ez zen ondo bideratu aurreko legegintzaldian eta gaia auzitegian dago”. Horregatik, Gobernu Taldeak epaileen ebazpenaren arabera jokatuko du eta ondoren, gaia berriro mahaigaineratzeko prest daudela adierazi zuen.

Fytasa galdategia zegon lursaila izan zen herritarrek planteatutako besteetako gai bat. Gobernu Taldeak Eleizaldeko kirolgunea handitu eta eremu horretan kiroldegi berria egitea iragarri zuen hauteskundeak izan aurretik. Hala ere, Udalak eremu hori eskuratuz gero, bertan dagoen eraikina erautsi eta lursaila deskontaminatu beharko zuela adieraz zuen Dominguezek eta bertan egingo litzatekeen proiektua zehaztu beharko zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. NI NEU

    ez al zuten hitzegin Elorrion daukagun arazo larria fundizioetatik datorren kutsadurararekin? azkenaldian exageratua da jausten den errautsa (metal zatiak)…Elorriotarrok osasuna galtzen ari gara honen ondorioz…ez al dute behingoz neurri “drastikoagoak” hartu behar?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados