Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Gerediaga elkarteak egun osoko jaiarekin ospatuko du bere sorreraren 50. urteurrena

Gerediaga elkarteak egun osoko jaiarekin ospatuko du bere sorreraren 50. urteurrena

Gerediaga elkarteak ‘Topa Gerediaga’ jaia prestatu du datorren ekainaren 7rako, egun horretan ospatzen baita bere estatutuak sinatu ziren egunaren 50. urteurrena. Elkarteak dituen “Zaindu, ikertu eta zabaldu” helburuak izango ditu ardatz Abadiñoko Astola auzoan dagoen auzitegi-etxearen aurrean goizean izango den jaiak eta eguerdian esker ona jasoko dute urte hauetan zuzendaritzako kide izan direnek.

‘Zaindu, ikertu eta zabaldu’ helburu hirukoitzaren inguruko ekitaldiak goizeko 10.00etan hasiko dira Durangoko Andra Mariko elizpean, ‘Zabaldu’ gaiarekin lotutako ‘Photowalk’ari ekinez. Bertan, Durangaldeko argazkizaleak elkartuko dira ondareari argazkiak ateratzeko aitzakiarekin.

‘Photowalk’ ekimenak maila guztietako argazkizaleak batzea du helburu, ekintzako arduraduna Txelu Angoitia dela. Parte hartzaileak ondarearen gaineko informazioa jasoko du Gerediaga Elkartetik eta horretarako beharrezkoa da gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikoan izena ematea maiatzaren 31 orduko.

‘Zaindu’ helburuari lotutako ‘Arkeologoa egun batez’ tailerra goizeko 10.30etan hasiko da Astolako auzitegi etxe aurrean. Bilboko Arkeologia Museoarekin elkarlanean antolatutako ekimena, 6 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago eta parte hartzaileek ustezko aztarnategi bat arakatzeko aukera izango dute, arkeologoen lanaren zati bat ezagutuz.

‘Ikertu’ gaiari lotutako memoria, folklorea, ondarea, historia, arkitektura eta euskara gaiak landuko dira goizeko 10.30etaik aurrera ‘Zer da lehentasunezkoa?’ berba-neurtuak ekimenean. Iñaki Goiogana, Iñaki Irigoien, Dona Gil, Armando Llamosas, Alberto Santana eta Jose Luis Lizundia izango dira hizlari eta aditu bakoitzak bost minutu izango ditu galderari erantzuteko. Amaitzeko, hizlarien eta bertaratutakoen arteko eztabaidari ekingo diote.

Omenaldiak

Aipaturiko hiru ardatzez gain, ezinbestekoa da horrelako urteurren borobilean ‘Ospatu’ aditza kontuan izatea eta ospakizun nagusia eguerdiko 13.00etan hasiko da. Maite Berriozabalek aurkeztutako ekitaldian, esker ona jasoko dute 50 urte hauetan Gerediaga elkartearen zuzendaritzako kide izan direnek. Saioan L’Atelier Dantza Eskolak eta Durangoko Orfeoiak parte hartuko dute.

Ondoren, herri bazkaria egingo da auzitegi etxe ondoan ipiniko den karpan eta bukatzeko kantu-erromeria izango da. Ekitaldian zein bazkarian, bazkideez aparte edonork parte hartu ahal izango du. Prezioa 20 eurokoa da eta 12 urtetik beherakoak 8 euro ordainduko dituzte. Izena emateko gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edota 946818066 telefono zenbakira deitu behar da maiatzaren 31orduko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados