Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gerediaga Elkarteak 1.000 liburu emango ditu dohaintzan

Eskualdeko bazkide-babesle diren  liburutegiak eta Berbaro Elkartea izango dira Gerediaga Elkarteak banatuko dituen liburuen hartzaileak. Guztira 1.000 liburu inguru eta 50 joku sorta banatuko ditu.

Durangaldearen alde lan egiteko eguneroko eginkizunean, Gerediaga Elkarteak ???ezin du ahaztu arlo kulturala eta editorialarekin duen konpromisoa eta ildo nagusi bi horiek batzen saiatzen da???.

Hau dela eta, 1.000 liburu inguru eta 50 joku sorta banatuko ditu. Alde batetik, Berbaro elkarteak haur literatura jasoko du neska-mutikoekin tailer eta ekintzetan erabiltzeko. Honetaz gain, Gerediaga Elkarteko bazkide-babesle diren  Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko liburutegiak izango dira beste nobedadeen hartzaileak.

Gerediaga elkartetik azaldu duten bezala, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan argitaletxeen nobedadeak jasotzen dituzte egun horietan sustapena emateko. Azoka pasa ondoren, materialak elkartera bueltatzen dira. Egoitzan aukeraketa bat egiten da eta Durangaldeko erreferentziak dituztenak Durangaldeko Dokumentategian gordetzen dira.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados