Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

GaztEHerriak, gazte independentisten topaguneak, jaia antolatu du ostiralerako

GaztEHerriak, gazte independentisten topaguneak, jaia antolatu du ostiralerako

GaztEHerria ???independentziaren alde lan egin nahi duten gazte ezberdinen topagunea da???, taldekideen esanetan. Martxoaren hasieran hasi zuten ibilbidea eta ostiralean, apirilaren 2an, ???jai erraldoia??? egingo dute Durangon. Hitzaldiak, kale animazioa, tailerrak, bazkaria eta kontzertua antolatu dituzte. Emanaldian Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Esne Beltza, Ojos de Brujo eta Asian Dub Fundation taldeek parte hartuko dute.

Gizartearen hainbat esparrutan lan egiten duten gazteek osatzen dute GaztEHerria. Talde horien artean daude: Musikherria, Akuilu, Bizigay, Bilgune Feminista, Alternatiba, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Topatu.info, Ikasle Abertzaleak, Kamaradak, Kaskagorri edo Elkarlana. ???Eremu, arlo, herri zein auzo ezberdinetako gazteok osatzen dugun Euskal Herriko gazteria gara, Independentzian amestu eta berau elkarlanean eraiki nahi dugun gazteria???, GaztEHerriako kideen esanetan.

Ekimena martxoaren hasieran aurkeztu zuten Donostian eta ostiral honetan, apirilaren 2an, independentziaren aldeko ???jai erraldoia??? egingo dute Durangon. Gune desberdinetan banatuko dute jaia. Herri gunean flamenko tailerra, berbena eta dj baten emankizun ikudi ahal izango dira. Plateruenan, eguerdiko 12:30ean, hitzaldia izango da, ???Gazteok eta independentzia??? gaia ardatz hartuta. Gaueko 02:30an berrriz, Gose eta Itziarren semeak taldeek kontzertua eskainiko dute.

Landako Gunean, arratsaldeko bostetan, GaztEHerria ekimena aurkeztuko dute. Ondoren, seietan, kontzertua egingo da: Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Esne Beltza, Ojos de Brujo eta Asian Dub Fundation taldeek parte hartuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados