Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Gazteen kultur bizipenak, ibilbideak eta egitasmoak osatuko dute biharko Pechakucha saioa

pechakucha 2019Gerediaga elkarteak, Durango Udalaren laguntzarekin eta Euskal Jaiak egitarauaren barruan, Pechakucha izenarekin egiten diren aurkezpen laburren saio berri bat prestatu du biharko eta bertan bost proposamen berritzaile ezagutzera emango dira. Ekitaldia arratsaldeko zortzietan hasiko da Andra Mariko elizpean

Natura eta bidaien argazkiak egiten dituen Leire Unzuetaren aurkezpenarekin hasiko da saioa eta ekitaldian azken hamar urteetako paisaiak gogoratuko ditu. Ondoren, eskualdean New-Gen taldean batzen diren eta akrobaziak eta lasterraldiak egiten dituzten freerunerren txanda izango da.

Bi gaztek sortutako Keep Real Kultura arropa markaren aurkezpenarekin jarraituko du ekitaldia. Ondoren, gai sozialak eta zentzu gabeko umorea jorratzen dituen Usue Egia ilustratzailea eta hezitzailearen txanda izango da, eta amaitzeko, Iñaki Etxezarraga ‘EtxE’ musikariak 15 urteko ibilbidearen berri emango du.

Munduan zehar ezaguna egin den Pechakucha aurkezpen formatua, 2017an ekarri zuen Gerediaga elkarteak Durangaldera eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzera emateko asmoarekin.

Pechakucha hitzak berriketa esan nahi du japonieraz. Saioetako protagonistak beraien ideiak modu bizkor eta original batean aurkezten dizkiete gainerakoei. Izan ere, 20 segundo erakusten diren 20 iruditan oinarritutako aurkezpen kreatiboak izaten dira. Horregatik 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados