Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gazteen arteko diskriminazio egoeren kontrako bideo lehiaketa Zornotzan

Gazteen arteko diskriminazio egoeren kontrako bideo lehiaketa Zornotzan

Zornotzako Ametxgazteria elkarteak gazteen artean gerta daitezkeen diskriminazio-egoeren inguruko sentsibilizazioa du helburu. Horretarako, bideo lehiaketa honen bidez, gazteek euren sentsibilizazio kanpainak sortzea da programaren helburua. Lau sari banatuko dira, guztira 980 eurotan baloratuta, Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea azaroaren 18an bukatzen da.

Programak elkarren arteko errespetua eta harreman seguru eta osasungarriak transmititu nahi ditu. Balore horiek ondoen islatzen duten bideoak sarituak izango dira. Lanek bost minututik beherako iraupena izan behar dute, eta hizkuntzarik erabiliz gero, euskara, gaztelania edota ingelesa izango dira.

Hiru helburu planteatzen ditu lehiaketa honek. Alde batetik ‘Gizarte-arlokoak’, hau da, hiritar arduratsuak sortzea, gazteen arteko harreman osasungarri eta seguruetarako inguruak egokitzea eta demokrazia-baloreak sustatzea. Bestetik, ‘Artearen arlokoak’, kamerak erabiltzea, ideien ikus-entzunezko garapena, bideo-edizioa… Eta azkenik, ‘Maila pertsonalekoak’, Gizarte-gaitasunak, norberaren buruaren ezagutza, familia-inguruen, eskola edota kirol mailetakoen kontzientzia eta gatazken konponketa lantzean datza.

Sari banaketa azaroaren 22an izango da Zelaietan ‘Not in My Town Gauero’ izeneko galan. Epaimahaiak sari bi banatuko ditu, alde batetik 11 eta 14 urteko kategoriarentzat, non saria 200 euroko Dendariak elkartearen baleetan izango den, eta 14 urtetik gorakoentzat 360 eurokoa izango da. Epaimahaikideak Ametxgazteriaren ordezkari bat, ikastetxeen ordezkari bat eta zine zuzendari edo arlo horretan aditua den pertsona bat izango dira.

Ikusleek ere euren iritzia emateko aukera izango dute. Ikusleen sariak webgunean egingo den bozketaren bidez aukeratuko dira. 11-14 urtekoentzat saria 140 eurotan baloratutako baleak izango dira, eta 14 urtetik gorakoentzat saria 280 eurotan baloratuta izango da. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados