Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Gazte eta nerabeei zuzendutako programak landuko dituzte Iurretan eta Elorrion

 

Iurretako eta Elorrioko Udalek gazte eta nerabeentzat zuzendutako programak jarri dituzte martxan egun hauetan. Iurretan garatuko den IU!Gazte ekimenak “gazteen behar eta nahiak detektatu, eta hauei erantzuteko ekintza eta baliabide aproposenak” lantzeko asmoa agertzen du eta Elorrion berriz, diagnostikoa egin eta urtea amaitu orduko ekintza plana osatzea nahi dute.

Iurretako Udalak 10.000 euro bideratu ditu 2017ko aurrekontuan, IU!Gazte prozesu parte-hartzaileren bidez herriko gazteria zerbitzuaren oinarriak definitzeko. 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin batera gauzatzen ari den egitasmoa, otsailean eta martxoan herriko errealitateari buruz egindako ikerketarekin abiatu zen.

Martxotik maiatzera bitartean burutuko den bigarren fasean berriz, bi tailer egingo dira gazteekin batera, beraien nahiak eta beharrak zehazteko eta horiei erantzuna emango dien ideiak elkarlanean lantzeko.

Lehenengo tailerra bariku honetan egingo da, hilak 24, Ibarretxe Kultur Etxean 17:30ean, eta bertan 12 eta 15 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte. Bigarrena martxoaren 31n izango da, leku eta ordu berean, eta kasu honetan 16 eta 18 urte bitarteko gazteek izango dira protagonistak.

Fase honetan parte hartzeko beharrezkoa da “Eta zuk, ze ideia dituzu?” galderari erantzutea kultur-etxea@iurreta.eus helbidearen bidez.

Eratorritako ideietatik maiatzean zehar gauzatuko diren bi ekintza zehaztuko dira. Ekintzak burutzearen helburua ideiak praktikan jartzea da, hauen egokitasuna frogatu ahal izateko.

Ekintza plana Elorrion

Elorrioko Udalak abian jarri duen prozesu partehartzailearen helburua berriz, ekintza plana egin eta bertan batutako hainbat neurri datorren urteko aurrekontuan batu nahi dira. Legegintzaldi honetan, lehen aldiz, Gazteriaren atal propioa sortu da Udal aurrekontuan, eta “bertan, diru-atal ezberdinak dauden arren, eduki gehiagorekin osatu nahi dugu”, Idoia Buruaga alkatearen esanetan.

Aste Santua orduko burutu nahi den egitasmoaren bidez, 12 eta 20 urte arteko nerabe eta gazteek herria nola ikusten duten jakin eta horiek ahalduntzeko asmoa du. Horrela, ikasturtea bukatu aurretik diagnostikoa eginda egongo da eta urte bukaerarako ekintza plana osatuta izango dute. Egitasmo horretan bildutako ekarpenak datozen urteetan betetzen joango dira.

Elorrioko Udalak lehenengo aldiz egiten du horrelako lanketa baina, ezer egin aurretik “ezinbestekoa deritzogu nerabe zein gazteek dituzten gabeziak, proposamenak, premiak,… ezagutzea”, Maitane Lopez Gazteria zinegotziaren esanetan.

Udal arduradunen helburua “Elorrio nola ikusten duten jakin eta, aldi berean, beraiek ahalduntzea da”, Lopezen esanetan. Jasotako informazioarekin “ekintza plana osatuko dugu datozen urteetan gauzatzeko”, nahiz eta jakin badakiten “urtero edo bi urterik behin, plan hau eguneratu beharko dugula”.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. NOZ

    Honi buruz nabil http://www.durangon.com/berriz-zaldibar-fletan-autobuses-manifestarse-ante-consorcio-transportes-este-jueves/

    Deja una Respuesta
  2. NOZ

    bakoitzak bere kotxea erabiltzen dau, ala autobusa bultzatu nahi dogu?
    gu be durangaldeko zonatik kanpo gauz

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados