Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Gazte egunarekin hasiko dira zapatuan Otxandioko jaiak

Sokamuturra saioa jaietako azken egunean izango da. (Argazkia: Iban Garcia/You Tube)

Datorren martitzenean ospatuko den Santamaña eguna izango bada Otxandioko jaietako egun nagusia, zapatuko Gazte egunarekin eta domekako Herri Kanta Egunarekin abiatuko da egitaraua. Hurrengo zapatuan berriz, berreskuratutako nesken soka-dantza eskainiko da.

Jai giroa herrian zabaltzeko asmoarekin, zapatu eguerdian egingo diren trikipoteoa eta bazkariarekin abiatuko da Gazte eguna. Arratsaldean berriz ginkana, Batukotx batukadaren ekitaldia, errementariek omentzeko eraikitako eskulturaren inaugurazioa eta The Van, Akabu eta Dj batek eskainitako ekitaldiekin osotuko da eguna.

Herri Kanta Eguna ospatuko da domekan eta kantuzaleei eguerdian egingo dieten harreraren ondoren kalejira, bazkaria eta Irabia jota eskolaren emanaldia egongo dira herriko plazan.

Katalintxuren jaitsierak eta txupina

Aurtengo ospakizunak astelehen arratsaldean hasiko dira ofizialki. 18:30ean herriko presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da eta Ohiandi abesbatzarekin batera ohiko Salve Regina abestuko da.

19:00etan Katalintxuren jaitsierak eta Korrika hasiera jaia posible egin zuten herritarrek piztuko duten txupinarekin hasiko dituzte jaiak. Ondoren, danborrada, pintxo dastatzea eta Luhartz taldeak girotutako erromeria egongo dira.

Martitzenean ospatuko den Santamañan eguneko ekitaldiak eguerdian egingo diren jubilatu guztien argazkiarekin hasiko dira. Ondoren Banda eta Txistularien kalejira, herriko umeen pelota partiduak eta Trapu Zaharrak antzerki konpainiak eskainiko duen Etsita! antzezlana egongo dira.

Arratsaldean, nesken zein mutilen arteko pelota partiduak egongo dira Mañondon, Urduri dantza taldearen agerraldia egongo da eta Lontxo taldeak girotuko duen erromeriarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Eguaztenean ospatuko den Umeen eguneko zein egueneko protagonistak etxeko gazteenak izango dira, egitarauan tartekatutako ekitaldi gehienak beraientzat prestatuta baitaude.

Nesken soka-dantza

Barikuan egingo diren bizikleta saltoen erakustaldia, ‘Hartu hitza Otxandio’ galdeketa egunaren aurkezpenarekin eta gauean plazan egingo den play-backarekin hasiko dira bigarren asteburuko ekitaldiak.

Zapatuan ospatuko den San Martin egungo ekitaldiak eguerdian Otxandioko Bandaren eta Dultzaineroen kalejirekin hasiko dira eta jarraian paella-txapelketa egongo da. Arratsaldean, Akelarre txarangaren kalejiraren ondoren, Urduri dantza taldeak eta herriko emakumeek berreskuratutako nesken soka-dantza eskainiko da plazan. Gauean Hutza, Lágrimas de Sangre eta Akerbeltz taldeen kontzertuak egongo dira.

Domekan amaituko dira aurtengo ospakizunak. Goizeko 7:30ean egingo den dianaren ostean sokamuturra egongo da. Eguerdian 1936ko bonbardaketan hildakoek omenduko dituzte Andikoan eta limonada dastatzearekin batera Araiako eta Otxandioko banden ikuskizuna egongo da plazan .

Arratsaldean, ingude jasotze txapelketa eta Saul Velasco eta Luis Polacoren arteko aizkolari apustuaren ondoren Gauargi taldeak girotuko duen erromeria hasiko da. Gauean, Mondragon Unibertsitateak eta Anboto komunikabideak elkarlanean Bonbardaketari buruz egindako dokumentalaren aurkezpena egingo da Andikoan, Gauargiren erromeria jarraituko du eta gauerdian abestuko den ‘Agur Santa Marina’ abestuz amaituko dituzte ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados