Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

GaztARDOgi Ferixak 19 produktore bilduko ditu Izurtzan larunbatean

GaztARDOgi Ferixak 19 produktore bilduko ditu Izurtzan larunbatean

Izurtzan aspalditik ospatzen den San Nikolas Egunari GaztARDOgi Ferixa gehitu zioten orain dela hiru urte eta aurten, abenduaren 6an burutuko den laugarren edizioan, gazta, ardoa, ogia eta bestelako produktuen izango dute protagonismoa. Aurten ere Izurtzako Udalak kupoiak banatu ditu herritarren artean pintxoa eta ardo edo txakolin trago bat doan hartzeko edo postuetan salgai dauden produktuak deskontuarekin erosteko.

Eguneko ospakizunak goizeko 11.00etan izango den mezarekin eta jarraian izango diren Mendigain taldeko dantzarien saioarekin abiatuko dira. Ordu berean frontoian izango den IV. GaztARDOgi Ferixa hasiko da eta bertan ekimenari izena ematen dioten gazta, ardoa eta ogiaz gain, gozokiak, txakolina, barazkiak eta fruituak, eztia, patea, kontserbak, lorak eta landareak izango dira. Durangaldekoak zein Errioxa,  Markina, Gernika edo Iparraldetik etorritako 19 ekoizle bilduko dira.

“Postu ikusgarrienak prestatzen dituzten ekoizleen artean 125, 75 eta 50 euroko sariak banatuko ditugu”, Luis Ballarin Izurtzako alkateak aipatu zuenez. Herriko bost edo sei artisau ere frontoian izango dira egurrez eta harriz egindako eskulanak, baita zeramikariaren eta jostunen lanak erakusteko, baina hauen partaidetza sarietatik kanpo dago.


Pintxoak

Arratsaldeko hirurak arte luzatuko den GaztAZRDOgi Ferixan, Eusko Labeldun oilaskeno pintxoak dastatzeko aukera izango da euro baten truke. “Herritar bakoitzak kupoi bat jaso du pintxo bana jateko eta kanpotik etorritakoek euro bat balio duen kupoia erosi beharko dute” Ballarinen esanetan.

Herritarrek gainera, 1,5 euroko balioa duten bina kupoi jaso dituzte eta hauekin ardo edo txakolin tragoa hartzeko aukera izango dute. Edo horren ordez bertan izango diren postuetan salgai dauden produktuetan deskontuarekin erosteko aukera izango dute. Kanpotik etorritakoek kupoiak eskuratzeko aukera izango dute, 1,5 euroren truke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados