Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Gazta azoka, La Furia-ren rap saioa eta Queen taldearen omenezko kontzertua egongo dira Mallabin

Mallabiko Udalak eta herriko zenbait elkartek, Urriko Jaiak berreskuratu dituzte eta, formatu murritzagoan bada ere, 22tik 24ra egingo den Urriko Asteburu Kulturala prestatu dute. Egitarauan, Gazta azoka, La Furia, Queen taldearen tributoa eta Kimua dantza kolektiboaren ikuskizunak taularatuko dira, besteak beste.

Prestatutako egitaraua barikuan abiatuko da, 16:30etik aurrera egingo den txokolatadarekin, eta parkera gerturatzen direnei parte hartzeko aukera emango dien Herri kirol erakustaldiarekin. Iluntzeko 20:00etan hasiko den La Furia musikariak gidatutako rap jaiarekin osatuko da lehenengo eguneko egitaraua.

Gazta azoka eta goitibeherak

Eguerdian jokatuko diren Emakumezkoen Gomazko Paleta Elite txapelketako partidekin abiatuko da zapatuko egitaraua. Arratsaldeko 17:00etatik Aurrera, Debabarreneko gaztagileak antolatutako Gazta azoka egongo da eta ordu berean 6 urtetik gorako umeentzako goitibehera jaitsiera hasiko da elizosten. Eguneko ekitaldiak, 22:30ean hasita Queen-en tributoa egingo duen taldearen kontzertuarekin amaituko dira.

Herri barruko zirkuituan 10:30etik aurrera egingo den duatloi txikiarekin eta multikirola egiteko aukerarekin abiatuko dira domekako ekitaldiak. 12:30ean Kimua dantza kolektiboak eskainiko duen ‘genEroa’ ikuskizunarekin eta 16:30ean hasiko den zinema saioarekin osatuko de aurtengo egitaraua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados