Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Gaurko Sukalki Egunak eta biharko Elkartasun Jaialdiak borobilduko dituzte Ferixa Nausikoak

Trebeak koadrilak aurkeztutako sukalkiak irabazi zuen iazko lehiaketa.

Elorrioko Ferixa Nausikoek azken txanpari ekingo diote gaur ospatuko den Sukalki Egunarekin eta bihar izango den Elkartasun Jaialdiarekin. Musika ekitaldiak, mozorroak, herri-kirol erakustaldia edo bertsolariek ez dute huts egingo jaietako azken asteburuko egitarauan.

Goizeko zortzietan hasiko den Sukalki lehiaketarekin abiatuko da eguneko egitaraua. Iturrizoro elkartearteak aurten ere antolatuko duen lehiaketa gastronomikoa Aldatsekuan izango da eta bertako inguruak herritarrek jantziko dituzten mozorroek koloreztatuko dituzte.

Goizean zehar, 3R: Reduce, Reutiliza y Recicla azoka egongo da Berrio-Otxoa kalean. Arriola eta Urarka kaleetan berriz haur parkeak jarriko dira.

Sukalki lehiaketaren sari banaketa eta jarraian izango den bazkariaren ostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak eta Gazteok fanfarreak girotuko dituzte inguruak. Arratsaldeko 18:00etan Aldatsekuatik Herriko plazara arteko bidea egingo duen karrozen jaitsiera hasiko da, Baskoson disko festak lagunduta. Ordu berean koadrilen olinpiadetako azken proba egingo da plazan, mozorroena alegia.

Gauean, suzko zezena zein suak eta malabarismoak tartekatzen dituen Teatro la Cosa konpainiaren ikuskizuna egongo dira plazan. Urarkan berriz,  Kubako musika euskaraz eskaintzen duen Tik-Tara taldea egongo da; Gorka Suaia eta lagunek joko dute Gaztetxean eta txosnagunean Dj Tarantistaken saioa egongo da.

Hamaika herrialdetako jakiak

Domeka goizean ospatuko den Elkartasun Jaiak hamaika herrialdetako jakiak dastatzeko aukera eskainiko du. Kainabera GKEk antolatutako kulturarteko jaia Kanpokale eta Arriola kaleen artean izango da eta bertan Aljeria, Bolivia, Kolonbia, Nikaragua, Senegal, Mali, Portugal, Uzbekistan, India, Mexiko zein Euskal Herriko jakiak zein edariak dastatzeko aukera egongo da.

Ekimen horretan jasotzen den dirua Zaporeak elkarteak garatzen duen elkartasun proiektura bideratuko da, Grezian ez aurrera ez atzera dauden errefuxiatuei jatorduak prestatzeko, hain zuzen.  Gainera, elkarte horretako kideak Elorrion izango dira eta bertatik bertara azalduko dute elkartea egiten dabilen lana eta errefuxiatuek bizi duten egoera.

Herri kirolak eta bertsolariak

Eguneko beste bi hitzordu nagusi eguerdian egongo den herri-kirolen erakustaldia eta arratsaldeko bertso saioa izango dira. Goizeko ekitaldiko protagonistak Alex Txikon, Julen Mendieta, Hodei Ezpeleta eta Bihurri aizkolariak; Joseba eta Udane Ostolaza harri-jasotzaileak eta Iparraldeko jokoen erakustaldia egingo duen Karlos Aretxabaleta izango dira.

Arratsaldeko bertso saioa Casajara jauregiko lorategian izango da eta ekitaldiko protagonistak Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Oihane Perea eta Nerea Ibarzabal izango dira, gai jartzaile lanetan Maite Berriozabal arituko dela.

Alos Quartet eta Aukeran Dantza Konpainiak eskainiko duten ‘Garden’ ikuskizunak emango dio amaiera aurtengo ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados