Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Gaur arratsaldean hasiko da Zap’Ing film laburren lehiaketa

zaping 2019 zapaburu konpartsaGaur arratsaldean hasi eta domekan amaituko da Durangon ospatuko den Zap’Ing film laburren lehiaketaren seigarren edizioa. Zapaburu konpartsak antolatutako ekimenak sormena, autogestioa eta aisialdia uztartu nahi ditu. Parte hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur bat egin eta aurkezteko.

Ekimena arratsaldeko 18:00etan hasiko da Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, film laburren grabazioan jorratu beharreko gaia eta bete beharreko baldintzak azalduko dira. Lehiaketan parte hartzen duten taldeek 42 ordu izango dituzte filma pentsatu, grabatu eta ekoizteko.

Lanak domekan eguerdiko 12:00ak baino lehen entregatu beharko dira. Arratsaldean, lan guztiak ikusteko aukera egongo da Plateruenan 18:00etan hasita egingo den itxiera galan. Ondoren, sariak banatuko dira.

Izen-ematea aldez aurretik egin daiteke zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera idatziz. Hala ere, ez da arazorik egingo bariku arratsaldean izena eman eta ekimenean parte hartzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados