Banner Ayuda a Haití
Publicidad Erralde

Garapen iraunkorra

2004.eko urtarrilean Euskaltzaindiak garapen iraunkorra terminoa ezarri zuen ´naturari kalte larriak egin gabe manten daitekeen garapena´ euskaraz definitzeko. Garapen modu hau, aurrez Brundtland andreak 1987. urtean  izendatu zuen. Alegia, aurrerapen ekonomikoa, bidezko gizartearekin eta ingurumen babesarekin uztartzen duen garapen mota.

Euskararekiko dudan ezagutza apurrak eta ingurumen gaiekiko dudan zabalagoak, Euskaltzaindiaren definizio horrek eta Brundtland txostenean jasotakoak, bat ez datozela esatera narama.  Aitzitik, akademiaren definizioak bete-betean asmatzen du gaur egun Euskal Herriko agintariek ezartzen ari diren garapen ereduarekin. Garapen eredua ez dute zalantzan jarri nahi, irautea da helburua nahiz eta iraupen horretan bat ere jasangarriak ez diren egitasmoak abian jarri.

Horrela gauzak, garapen iraunkorra terminoa edozein egitasmo definitzeko balio du, adibideak franko ditugu:

• Lurretik doan hegazkin bat diseinatzen badute eta abiadura handiko trena deitu, egitasmo hori garapen iraunkorraren izenean egiten da; nahiz eta bere geldialdiak eta ustezko erabilera ikusita, gaur egun Euskal Herrian dauzkagun garraio arazoak konpondu ezik areagotu egingo dituen. Eginda dagoenean, azkarragoa izango baita Bilbotik Donostiara joatea (110 kilometroko ibilbidea) Durangotik Arrasatera edo Bergara joatea baino (30 km). Modu horretan hirigune handiak lotuko ditu, baina garraio mugimendu gehiago pairatzen duten barneko eskualdeak guztiz isolatuak utziz; alegia, gaur egun bezala. Guzti hori diru publikotik 10.000.0000 euro inguru xahutuz, eta ingurura moldatzen ez den azpiegitura denez gero, ingurua bera bere ibilbidera moldatu behar da, ingurumena suntsituz. Berriro ere batzuen garapen ekonomikoa,  kohesio soziala eta ingurumenaren gainetik jarriz.

• Mugagabeko kontsumo eredua elikatzeko beharrezkoak diren zentral termikoak ere garapen iraunkorraren izenean egiten dira, lehen ikatza lehengai bezala erabiliz eta azken boladan gasa. Erregai honek partikula gutxiago isurtzen badu ere, nitrogeno oxido gehiago,  eta gainera CO2a ere isuriz.

Helburua argi dago, eredua iraunkorra egitea, nahiz eta jasangarria ez izan. Benetako garapen jasangarria lortzeko beharrezkoa izan beharko litzatekeen gogoeta; alegia, orokorrean pentsatu eta tokian-tokian jardun; alde batera uzten dugun egunero. Baina, ziurrenik, benetan orokorrean pentsatzen hasiz gero, ondorioak ez litzaizkiguke gustatuko.

Imajina dezakezue, Somalian, Mauritanian, Guatemalan…., abiadura handiko trenak, zentral termikoak, zaborrak errausteko plantak? Gutxienez beste bi planeta beharko genituzke, ama lurra guztiz agortuko baitzen.

Honez gero asmatu ahal ditut betikoen erantzunak, batzuk egunkari digital honetan bere zutabeak baitituzte; badatoz betiko kontuekin, eta zein da alternatiba?, zer nahi duzue kandelekin bizitzea? Edota gurdiekin garraiatzea?????

Zilegi da bakoitzak bere garapen eredua defendatzea, ez dena zilegi herritarrak engainatzea eta termino faltsuekin kutsatzea.  Horregatik gazteleraz egiten duzunean, euskaraz bezain zintzoak izan zaitezte, eta aitortu helburua eredu honek irautea dela, nahiz eta horrek beste herrialdetako biztanleak egoera jasanezinetan bizitzera kondenatu.

Dani Maeztu abokatua, legebiltzarkidea eta Aralarreko zinegotzia da Durangoko Udaletxean


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



El Tiempo

Ciudad:

Hoy

13º

Mañana

13º