Friso
Friso
Friso
Friso

Garaiko Udalak bideen konponketa eta lursailen erosketa lehenetsiko ditu 2021eko aurrekontuan

Garaiko udalbatzak aho batez onartu zuen Udalak 2021ean izango duen ia 700.000 euroko aurrekontua, baita tasa eta zerga guztiak dauden-daudenean uztea.

Aurrekontuan tartekatutako egitasmoak zein zergak bere horretan mantentzeko orduan “Covid-19ak sorrarazitako egora” kontuan izan dute. Udalbatzak, gainera, “lehendik dagoen enplegu publikoari” eustea eta “udalerriko jarduera ekonomikoa bultzatzeko sustapen politikak” lehenetsi ditu.

Aurrekontu proiektuan azpiegitura publikoak hobetzeko eta ondarea handitzeko ekimenak tartekatu dituzte. Izan ere, herriko bideak asfaltatzeko eta segurtasuna handitzeko 41.000 euro bideratuko dira. Belardiak eta basoak erosteko berriz, 30.000 euroko diru-atala jarri dute.

Dirulaguntzak

Herriko San Migel Garaiko Nagusiak eta Triatloi Taldearek eta Gerediaga eta bestelako elkarteen artean 23.000 euro banatuko dira; 20.500 euro bideratuko dira umeen udalekuetarako, Euskal Artzain Txakurren Txapelketarako edo herriko hizkera biltzeko eta grabatzeko eta 11.500 euroko diru-atala jarri dute ostalaritza, sukaldaritza eta osatu jarduerak laguntzeko helburua duen Garai Biziarazi bonu kanpainarako.

Udalak hirigintza plana berritzeko askoa agertu du eta horretarako 10.000 euroko atala onartu du eta ur-hornidura sarea hobetzeko eta saneamendu eta euri-urak batzeko 34.000 euroko inbertsioa aurreikusten da.

Udalak kontuan izango ditu klimaren aldaketaren aurkako ekinbideak ere, zuhaitz autoktonoak, hazkunde motelekoak eta itsas pinuak eta japoniar pinuak landatuz 14,2 hektareatan.

Gainera, eguzki panelak jarriko ditu udaletxean eta Kultur Etxean eta ekimen horretarako 25.000 euro bideratuko ditu.

2021eko aurrekontua orekatzeko beharrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutako baso-aprobetxamenduaz baliatzea, Udalkutxaren ekarpena murriztuko delako eta jarduera ekonomikoaren beherakadak diru-bilketaren jaitsiera eragingo duelako.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar