Friso
Friso
Friso
Friso

Bitoriano Gandiaga, Artze edo Asun Garikanoren testuak landuko dira lehen solasaldi dialogikoan

HitzezEtaAhotsez2018Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin hasitako 2018ko ‘Hitzez eta Ahotsez’ literatura egitasmoak,  bere lehenengo solasaldi dialogikoa izango du bihar, iluntzeko 19:00etan, Bizenta Mogel bibliotekan. Aurtengo edizioa, bosgarrena hain zuzen, ‘Lurra’ du ekimenaren ardatz, Joseba Sarrionandia’ (2014), ‘Itsasoa’ (2015), ‘Durangaldeko idazleak’ (2016) eta ‘Bidaia’ (2017) gaiak landu eta gero.

Solasaldi dialogikoetan parte hartzen duten literatur zaleek, aldez aurretik irakurritako testu baten inguruko gogoeta egiten dute. Horretarako  hainbat testu proposatzen dituzte egitasmoaren eragileek eta oraingoan Bitoriano Gandiagaren ‘Artasoko salmuak’; Joxan Artzeren ‘Lurrari buruzko poemak’; Juan Mari Lekuonaren ‘Lurra nigan’; Asun Garikanoren ‘Far Westeko Euskal Herria’; Koldo Amestoyren ‘Izan eta ez izan’ eta Iñigo Aranbarriren ‘Zapataren ohiana’ aukeratu dituzte.

Ekitaldira bertaratzen direnek, testu horietako bakoitzean atentzioa sorrarazi dion zerbait izango dute hizpide, “pertsonaiak ezagutzen duzun norbait gogoraraztea;  gertatutakoa norberak bizi izana; ahapaldi bat benetan ederra iruditzea…”, ekimenaren eragileen arabera.

Saioan, “zein zati aukeratu duen eta zergatik adieraziko du taldekideetako bakoitzak” eta horrek “hizketarako bidea emango digu eta bideratzailearen laguntzaz testuaren esanahia edo zentzua osatzen saiatuko gara geure aukeretatik abiatuz”.

Solasaldi dialogikoan parte hartu nahi dutenek hitzezetaahotsez@gmail.com e-postara edo twitter-eko @hitzez_ahotsez helbideetara idatzi dezakete edo facebook-eko Hitzez eta Ahotsez orria bisitatu.

Aurtengo bigarren solasaldi dialogikoa martxoaren 21ean izango da. Apirilaren 20 ipuin kontalaria izango da eta edizio honi amaiera emango dion jendaurreko irakurraldia maiatzaren 4rako iragarri dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar