Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gabon kantekin osatutako txistu kontzertua eskainiko du domekan Jaizale taldeak

 

JaizaleGabonKontzertua 2016
Hainbat musikari bilduko da aurten ere Gabonetako kontzertuan.

Gabon kontzertua eskainiko du aurten ere Jaizale-Durangaldeko Txistulariak taldeak Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean. Agerraldia, domekan izango da Durangoko San Frantzisko elizan eguerdiko 13:00etan eta eguneko errepertorioa gabon kantekin osatuko da.

Jaizale taldeko txistulariez gain beste hainbat musikari izango da ekitaldian. Agertokian Felipe Zelaieta bertsolaria; Iratxe Oses, Alberto Asla eta Josu Otxotorenak osatutako metal taldea; Nagore Pastor, Miren Eeles, Onintza Azkarate eta Amaia Jaiok egingo duten biolin laukotea arituko dira. Kontzertuko partaidetza Irene Lasa, Eneritz Elgezua, Uxue Alonso, Ismene Uriarte, Karmele Alkorta, Fernando Alsasua, Balentin Sagastizabal, Luis Mª Uriarte eta Juan Carlos Aranzabalek osatutako koroa; Alex Agirrebeitia piano jolea eta José M. Chamorro perkusionistarekin borobilduko da.

Agerraldirako prestatutako errepertorioa Fernando Aurrekoetxeak moldatutako gabon piezekin osatuko da eta hasteko ‘Hallellujah’ eta ‘Adeste fideles’ joko dituzte. Ondoren, ‘Zer jazotzen ete da’, ‘Bihotz sutuakin’, ‘Mendi garaietatik’, ‘El buen rey Wenceslao’, ‘Olentzaro begi gorri’ eta ‘Gau erdian soinua’ joko dituzte.

Egitarauari amaiera emateko ‘Ez dauko bexiguak’, ‘Din, dan, don’ eta ‘Hator, hator’ eskainiko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados