Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Futbol entrenatzaileak euskaraz trebatzeko eskola antolatu dute Durangaldean

Futbol entrenatzaileak euskaraz trebatzeko eskola antolatu dute Durangaldean

Durangaldeko futbol taldeak euskalduntzeko helburuarekin egitasmo berri bat jarriko da martxan eskualdean. Talderik gazteenetako entrenatzaileei futbol entrenamenduen inguruko formakuntza teoriko eta praktikoa ematea da asmoa, formakuntza hori euskaraz eta euskararen erabilerara bideratutako izango denaren berezitasunarekin. “Entrenatzaile taldeak euskalduntzea eta euskara esparru informaletan ere sustatzea da helburua”, aitortu du Koikili Lertxundi, Athletickeko jokalaria eta egistasmoaren gidariak.

Futbola eta euskara uztartzen dituen egitasmoak, kirola eta aisialdia euskalduntzeko urratsa izan nahi du. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa eta eskualdeko hamar Udal dira egistamoaren antolatzaileak, Berbaro Elkartearen laguntzarekin.

Aurkezpenan Itzarri Aholkularitzarako zuzendaria eta kidea dena, Koikili Lertxundik adierazi duenez, zortzi hilabeteko luzeera izango du egitasmoak eta hiru fasetan bananduta izango da. Egitasmoan 20 bat entrenatzaile parte hartuko dute lehenengoz. Saio teorikoak apirila eta ekaina bitartean gauzatuko dira Durangoko Behargintzako eraikinean, eta bi orduko 12 saio burutuko dira.

Saio praktikoak, berriz, irailetik urrira arte gauzatuko dira, denboraldia hasten den garaian futbol- zelaietan. Hurrengo fasea, ordea,proiektuaren eragina neurtzeko jarraipen eta kontrola egitearena izango da. Fase honetan, Berbaro Elkartearen laguntzarekin gauzatuko da. Gainera, Durangaldeko Athleticen jokalariek parte hartuko dute poriektuan, egitasmoaren gidariek aurreratu duten bezala.

Lertxundik azaldu duenez, egistasmoak “Futbola, oinarritik Euskaraz” liburua izango du lagungarri moduan, “saioak euskaraz planifikatzeko”.

“Krisia medio, proiektuak eta zerbitzuak amankomunetaratzea izango da hurrengo urteetako erronka”, azaldu Oskar Zarrabeitia, Mankomunitateko Euskara Batzordeko presidenteak.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados