Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Frankismoaren biktimiei gorazarrea egingo die aurten ere Berrizko Udalak

Aurten ere, irailaren 11n frankismoaren biktimiei gorazarrea egingo die Berrizko Udalak. Horretarako hainbat egunetan zabalduko den ekitaldi-egitaraua prestatu dute. Nobedade moduan, irailaren 3tik 11ra ???Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz??? argazki erakusketa erakusgai  izango da Kultur Etxean.

Felipe Urtiaga Berrizko alkate izan zena eta Jose Agirre guardia herritarra 1937. urtean fusilatu zituzten egunean egiten zaie gorazarrea frankismoaren biktima guztiei. Hau dela eta, azken urteetan legez, Berrizko Udalak eta Berriz 1936 Gogoratzen kultur elkarteak elkarrekin egitarau zabala antolatu dute.

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik hilobien berreskurapenari buruzko erakusketarekin hasiko da prestatutako ekintzak. ???Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz???, argazki erakusketa irailaren 3tik 11ra izango da Kultur Etxean. 1936ko gerra hobien inguruan egindako ikerketa lana dauka oinarri. Erakusketaren aurkezpenerako Iñaki Egaña historialariak hitzaldia emango du arratsaldeko 19.00etan. Argazkien bitartez, hobitik ateratzeko prozesuaren alor zientifikoa eta giza alderdia erakusten dira erakusketan, eta arreta berezia eskaini zaie desagertuen familiei.

Halaber, Jose Luis Peñafuerteren ???Los caminos de la memoria??? film-dokumentalarekin jarraituko du egitaraua, irailaren 10ean. Erbesteratuen iloba da film-dokumental honen zuzendaria. 2007. urtean ???Memoria Historikoaren Legea??? onartu eta gero eutsi zion proiektuari. Espainian ezezik Europan zehar izandakoak ere jasotzen ditu eta frankismoko biktimak gogoratu eta omentzeko lana burutu zuen. 

 

Aukeran dantza taldea

Egun honetan, Aukeran dantza konpainiak ???Gernika, mihise gaineko dantza??? aurkeztuko du kiroldegian. Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.

Irailaren 11rako egitarau zabala aurreikusten da. Goizeko 11etan hasiko dira ekintzak, ???Los caminos de la memoria??? film-dokumentalaren proiekzioarekin, frankismoko biktimei gorazarrea eskainiko zaie Kultur Etxean. Beranduago, Urtiaga plazan ekitaldia ospatuko da 13.00etan, lore eskaintza, bertsolariak eta ???Gogoan doguz Berrizen??? kantua abestuz.

Felipe Urtiaga alkate izan zena eta Jose Agirre guardia herritarra  1937. urtean fusilatu zituzten eguna da irailak 11. Espainiako II. Errepublikako aginte demokratikoan Berrizko herriak hauteskunde demokratikoetan aukeratutako alkate izan zen Urtiaga. 1931tik 1936ra bitartean, Berrizen hainbat hobekuntza bultzatu zituen: Olakuetako frontoia egin zen, Olakueta plaza berriztu, auzoetan eskolak egin ziren, ura etxeetara eramatea ahalbidetu zuen, besteak beste.

 

“Oroimenaren Bidea”

Uda horretan abuztuaren 4an Gregorio Urkijo herriko  forala fusilatu zuten. Agustin Milikua herritarra, kartzelatu eta gaixotu zen. Egoera penagarrian zegoen arren ez zuten askatu eta 1938ko azaroaren 28an hil zen. Fermin Aranguren Berriztarra Asturiasen atxilotu zuten eta 1939ko abuztuaren 10ean fusilatu.

Azken urteetan Berrizko Udalak eta Berriz 1936 Gogoratzen Elkarteak elkarrekin antolatu izan dute gorazarrea. 2005. urtean, berriz, Felipe Urtiaga izeneko plazan, haren omenezko oroigarria inauguratu zuen Udalak, Gerediaga Elkartearen ekimenari erantzunez.

Halaber, 2007.urtean, Felipe Urtiaga eta Jose Agirre fusilatu zituztela 70 urte bete zirenean, Berriz 1936 Gogoratzen elkartea gehitu zen omenaldi-ekitaldietara, eta elkartea jendaurrean ezagutzera emateko balio izan zuen.

2008. urtean, ordea, hirurak elkarrekin egun osoko omenaldia egin zuten eta udalbatzak erabita, udalerrian jai-eguna izan zen. Udaletxe aurrean, ???Oroimenaren Bidea??? inauguratu zen.

 

DURANGON. Berrizko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados