Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Frankismoak kartzelaratutako emakumeei buruzko dokumentala estreinatuko da bihar Mañarin

Frankismoak kartzelaratutako emakume mañariarrei buruzko “Atearen ostean, Mañariko 13 alabak” dokumentala estreinatuko da Mañarin bihar, arratsaldeko 18:30ean hasita egingo den ekitaldian.

Frontoian burutuko de omenaldia Xabier Madariaga kazetariak gidatuko du eta ikuskizunean Antton musikaria arituko da, 13 emakumek dantzatuko dute, senitartekoei lore eskaintza egingo zaie eta Garazi Sarrionandia mañariarrak egindako koplak abestuko dira.

Mañariko Udalak eta Bideografik ekoiztetxeak egindako ‘Atearen ostean, Mañariko 13 alabak” dokumentalak 35 minutu inguru irauten du. Ikus-entzunezkoan senitartekoekin egindako elkarrizketak biltzeaz gain artxiboko irudiak tartekatzen dira.

Larrinagako kartzelara

Atxilotu ondoren Bilboko Larrinagako kartzelara eraman zituzten Mañariko 13 emakume dira dokumentaleko protagonistak. Gertakizun hori 1937an izan zen, Gerra Zibila bukatu eta egun gutxira.

Gerediaga Elkarteak Mañariko Udalarekin batera egindako ikerketa lanaren arabera, Emakume Abertzale Batza izeneko mugimenduan parte hartzeagatik atxilotu zituzten, besteak beste. 13 emakumeetatik 10 egun berean atxilotu zituzten, uztailaren 29an hain zuzen, eta gainerako hirurak, Mañariko herriarekin harremanik izan zuten arren, beste data batean atxilotu zituzten Durangon eta Bilbon.

Osasun egoera dela eta frontoiko ekitaldiak edukiera mugatua izango du eta errepresaliatutako emakumeen senitartekoek bertaratzeko lehentasuna izango dute. Hala ere, Gogora Institutuko kideek, elkarte memorialistiko kideek eta oro har, interesa adierazi duten herritarrek, ekitaldian egoteko gonbidapena jaso dute.

Omenduko emakumeak

Zapatuan egingo den ekitaldian, hurrengo emakume hauek omenduko dituzte:

-Clara Goiti Zugazagoitia, 40 urterekin, eta zazpi seme-alabaren ama zelarik.
-Ageda Goiti Arteaga, 38 urterekin, eta lau sema-alabaren ama zelarik.
-Teresa Subinaz Capanaga, 49 urterekin.
-Maxima Arteaga Bilbao, 34 urterekin, eta 4 seme-alabaren ama zelarik.
-Antolina Gorospe Petralanda, 32 urterekin, bi seme-alabaren ama zelarik.
-Carlota Goiti Zugazagoitia, 30 urterekin, 4 seme-alabaren ama zelarik.
-Angela Aldekoa Orozketa, 30 urterekin.
-Salome Arteaga Uriarte, 28 urterekin, alaba batekin eta haurdun zegoela.
-Julia Bizkarra Usabiaga, 20 urterekin.
-Irene Bizkarra Usabiaga, 18 urterekin.

Mañarian jaio baina Durangon eta Bilbon atxilotutakoak, hurrengo hauek dira:

-Ramona Basterretxea Sagarraga, 40 urterekin, 2 seme-alaben ama (1937ko uztailaren 24an).
-Jesusa Kapanaga Artamendi, 28 urterekin, alaba baten ama (2 aldiz atxilotu zuten Durangon, 1937ko urriaren 15ean eta 1938ko urriaren 17an).
-Miren Edurne Bustinza Ituarte, 22 urterekin (Bilbon atxilotu zuten 1937ko uztailaren 30ean).

Ekitaldian eskainiko diren zuzeneko saio eta omenaldiez gain, emakumeen biografiekin eta artxiboetako dokumentu argitaragabeekin egindako panelez osatutako erakusketa egongo da ikusgai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados